Obligazioa, askapenerako bide

Obligazioa, askapenerako bide

Karmele Uribesalgo Alzola

Merkataritza ezin da ulertu emakumerik gabe": Hori uste dute Irati Garai eta Jone Arrazola antropologoek. Oñatiko emakumiak errekautan. XX. mendeko komertzio txikixaren etnografia feminista bat lanaren egileak dira. Herriko merkataritzaren eta emakumeen arteko harremana aztertu dute. Selma Huxley Barkham bekari esker garatu dute ikerketa hori. Oñatiko Udalak lehenbizikoz eman du laguntza hori, emakumeek historian herriari egindako ekarpenak agerian jar daitezen. "Merkatari familietatik gatoz biok; gertu izan dugu gaia", adierazi du Garaik. Hala ere, nabarmendu du oso gutxi ikertu izan dela horren inguruan. "Sektore feminizatua" izan delako, ondorioztatu du Arrazolak.

Mende erdi, naturaren behatzaile eta zaindari

Mende erdi, naturaren behatzaile eta zaindari

Aitziber Arzallus

Urte berezia da aurtengoa Zarauzko Arkamurka natur taldearentzat, mende erdi pasatu baita ibilbidea hasi zuenetik. "Urte asko dira 50, eta aldaketa handiko urteak izan dira, gainera", adierazi du Martxel Aizpurua taldekideak. Naturari emandako 50 urte izan dira, eta, aldi berean, asko jaso dute naturatik. "Saiatu gara naturatik ikasten, ikasitakoa zabaltzen eta naturaren kontserbazioa sustatzen". Gozatu dute, borrokatu dute, eta, aurten, ospatu ere egingo dute. Urteroko jarduerez gain, ekitaldi bereziak ere antolatuko dituzte aurtengo.

Kirolarien zerrenda

Hauek dira talentudun gisa bereizi dituzten hogei kirolariak: Iker Amatriain Arregi. Zarautz (surfa). Xabier Amonarriz Irastorza. Larraul (halterofilia). Naia Amondarain Gaztañaga. Ibarra (txirrindularitza, errepidea-pista). Koxme Burutaran Olaizola. Donostia (arrauna). Ibai Camarero Barrasa. Hondarribia (arrauna). Iñaki Diaz Melero. Tolosa (txirrindularitza, pista). Unai Etxepare Virto. Hondarribia (arrauna). Endika Garcia Cepa. Errenteria (arku tiroa). Xabier Irigarai Ferreira. Hondarribia (arrauna). Ekain Jimenez Elizondo. Oiartzun...

Kirolari talentudunei bultzada

Kirolari talentudunei bultzada

Imanol Garcia Landa
Gipuzkoako Foru Aldundiak kirolean nabarmentzen diren gazteei laguntzeko deialdia egiten du urtero. Etorkizuneko 250 kirolari izendatu zituen iazko deialdian, eta talentudun kirolari izendapena eman diete horietatik hogeiri, orain arteko lorpenengatik.

‘Theatron’, museoan

‘Theatron’, museoan

Erik Gartzia Egaña

Egun batez bada ere, bihar Irungo Oiasso museoak alde batera utziko du bere izaera erromatarra. Izan ere, Jardunaldi Greziarra egingo dute, laugarren aldiz. Aurreko hiru ekitaldien arrakasta ikusita, aurten ere jardunaldiak antolatzea erabaki dute Irungo museoko arduradunek. Grezia klasikoko antzerkigintza izango da aurtengo gaia: Theatron, jatorrizko hizkuntzan.

Immobilismoa premiazkoa da

Danel Agirre

Zutabegintzaren Denis Itxaso naiz. Eternitatea daramat egitekorik aldatu gabe. Ispilura begiratu, eta hasi nintzeneko tipo guapoaren aztarnarik ez da geratzen ia. Baina aspaldi okupatutako txoko hau uzteko asmorik ere ez dut, beste ezertan sekula aritu ez naizenez.

“Nortasun eta aberastasun handia dauka tokiko euskarak”

“Nortasun eta aberastasun handia dauka tokiko euskarak”

Asier Perez-Karkamo

Argazkia ateratzeko non geratu nahi zuen galdetu, eta "arraun elkartean" erantzun du azkar. Ez da harritzekoa, arraun mundua "barru-barruan" sartu baitzitzaion 13 urterekin hasi zenetik. Bi domina lortuta dauzka 23 urtez azpikoen aulki mugikorreko Europako Txapelketan, traineruan hamar urtez ibilitakoa da, eta "astean behin edo bitan" ateratzen da, oraindik, lagun batekin.

929

GAUTENAREN ERABILTZAILEAK 1978an sortu zuten Gautena Autismoaren Gipuzkoako Elkartea, autismoaren espektroko nahasmendua dutenen familia batzuen ekimenez. Gaur egun, irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, eta itunak ditu Eusko Jaurlaritzako hainbat sailekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. 929 erabiltzaile ditu (139 dira emakumeak), eta diagnostikotik hasi eta bizi osorako jarraipena eta arreta eskaintzen ditu.

Autismoaz, bi ahotsetan

Autismoaz, bi ahotsetan

Eider Goenaga Lizaso

Regina Cortes Etxezortu donostiarra da, 38 urte ditu, eta 2010ean lortu zuen gertatzen zitzaionari izena jartzea: Aspergerren sindromea diagnostikatu zioten (AEN autismoaren espektroko nahasmenduen barruan dago). "Beti jakin izan dut zerbait gertatzen zitzaidala. 'Eroa egongo ote naiz?', galdetzen nion neure buruari. 30 urtean psikologoz psikologo ibili nintzen arren, inork ez zidan ezer esan. Aspergerra nuela esan zidatenean, sekulako pisua kendu nuen gainetik". Cortesen 3 urteko alabak autismoa du, eta familian beste bi kasu daude —aita eta iloba—, biak ere haren kasua diagnostikatu ondotik ezagututakoak. "Autismoa ez da heredagarria, baina genetikak pisu handia du".