Unai Zubeldia
Hego hemisferioko inoizko hondamendirik handiena" eragin du Idai zikloiak Mozambiken. Hala aitortu du Nazio Batuen Erakundeak. 447 hildako, 1,85 milioi kaltetu, 70.000 etxebizitza baino gehiagotan triskantza —horietatik ia 37.000 erabat txikituta eta 2.000 baino gehiago urak hartuta—, 500.000 hektarea uzta hondatuta... Martxoaren 14an iritsi zen zikloia Beira hirira —kostaldean dago—, orduko 170 kilometroko haizeteekin, eta herrialdean txikizio handia eragin zuen hurrengo hiruzpalau egunetan; Sofala, Zambezia eta Inhambane probintzietan, bereziki. Afrika hego-ekialdean dago Mozambike, eta 21 milioi biztanle dauzka; nekazaritzatik bizi dira %90. Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordearearen arabera, eraikinen %10ek soilik eusten diote zutik.