Beñat Alberdi
Jaiotzez, Manuel Collado (Valentzia, Herrialde Katalanak, 1973) izena jarri zioten gurasoek. Orain, ordea, berak ere zalantzan jarri du Manuel Collado edo Manolo Macomaco, zer den gehiago. 2002an sortu zuen Macomaco taldea, arrebarekin. Harrezkero, berritasunak eskaini dizkiote ile apaintzaileen munduari. Besteak beste, hondartzan eta bi solairuko autobus turistiko batean moztu zieten ilea bezero askori. Manolo Macomacok zuzendu du "ilea mozteko teknikei buruzko munduko film labur bakarra" ere. Masterclass-a eskainiko du datorren astelehenean, Urnietako Oianume sagardotegian.






