Unai Zubeldia
Larunbata. 02:00ak. Erori, buruan kolpea hartu, eta larrialdietara joan behar izan du pertsona batek. Gorra da. Nola azaldu medikuari zer gertatu zaion, hark zeinu hizkuntza ez badaki? Entzumen arazoak dauzka Ainhoa Ruiz de Angulok —Zeinu Kaxako irakaslea da—, eta beste bi kasu ere jarri ditu mahai gainean: "Ebakuntza batean, nola komunikatu medikuek maskaratxoa jarrita badaukate? Edo familia medikuak deitu zain gaudenean, zer egin medikuak hitzez bakarrik esaten badu gure izena? Komunikazio arazo bat sortzen da hor".