Gizartea

Zelulosari aterabideak topatzen

Zelulosari aterabideak topatzen

Azpeitian dago zelulosa zuntzen ikerketarako Europako laborategirik aurreratuenetako bat, Tecnaliaren egoitzan. Oraintsu arte ia papergintzan bakarrik erabili izan duten lehengai natural horren gaitasunak aztertzea eta merkaturatzeko bide berriak bilatzea da hango ikerlarien egitekoa.