Kultura

Euskal Herriko kultur agenda berritu du BERRIAk, sarean

Euskal Herriko kultur agenda berritu du BERRIAk, sarean

BERRIA egunkariak beste pauso garrantzitsu bat eman du irakurleei ahal den zerbitzurik onena emateko, Euskal Herriko kultur ekitaldien agenda berritu baitu bere webgunean. Diseinua eraberritu du, eta, horrez gain, Berria.eus-en dagoen agendak aukera ematen du bilaketak egiteko: herrialdeak eta herriak, kultur diziplinak —antzerkia, bertsolaritza, musika, dantza, erakusketak, ikus-entzunekoak, hitzaldiak, ikastaroak…— eta egunak. Hain zuzen ere,...

Jolastu, eta itzuli

Jolastu, eta itzuli

Jolasen mailegu zerbitzua jarri du martxan Urnietako Udalak. 60 jolas inguru daude gazteen informazio puntuan, eta astebeterako eraman daitezke etxera, aurretik konpromiso orri bat beteta.

Huhezinema, molde hibridoan

Huhezinema, molde hibridoan

Aurrez aurre nahiz plataformen bidez eskainiko dituzte Huhezinemako film laburrak aurten. Sail ofizialaz eta ikasleen sailaz gain, Mundukide eta Komedia sariak ere antolatu dituzte.

Ikastolako jaialditik, mende erdia egitera

Ikastolako jaialditik, mende erdia egitera

Seme-alabak hartu eta txotxongiloekin herriz herri ibiltzea izaten zen asteburuko plana Enkarni Genua eta Manolo Gomezentzat. Gerora, txotxongiloak lanbide ere bihurtu zituen Genuak. Euskara ikasi berriak ziren arren, euskaraz hasi ziren, eta hala jarraitu dute. Igandean egin zuten 50. urteurreneko ospakizuna.

Amets egiteko iturri berrien bila, sarean

Amets egiteko iturri berrien bila, sarean

Beñat Alberdi
Bi ideia dira, bi aukera, bi proiektu. Batetik, Jone Arriola elgoibartarra zuzendari duen Larrugorritan seriea: gazteei zuzendutako eta gazteen gaiak lantzen dituen produkzio bat sortu nahi du. Bestetik, Eñaut Zubizarreta aretxabaletarraren Poliedroa Vol. 1: biolontxelo jotzaileak musika klasikotik kanpo dauden bideak erakutsi nahi ditu. Bi ideia dira, bi ilusio eta etorkizuneko bi ogibide. Sarean jasotako diru iturriaren arabera gauzatuko dituzte.