Albisteak

Proiektua moldatzeko garaia

Proiektua moldatzeko garaia

Imanol Garcia Landa
Birmoldaketa izan du Gipuzkoa Ogi Berri emakumezkoen txirrindulari taldeak. Datorren denboraldian ez du izango errepideko talderik, eta pistan bakarrik jarraituko du. Orain zazpi urte ekin zioten proiektuari.

Musika eta letrak, transmisiorako tresna

Musika eta letrak, transmisiorako tresna

Beñat Alberdi

Orreagako guduaren berri emateko, Xabier Iratzederrek jarri zituen hitzak, eta Benito Lertxundik musika; Gabriel Arestik idatzi zituen oinaztarrei eta ganboarrei buruzko poesiak, eta Oskorrik gehitu zien musika; Esteban Urkiaga Basaraz Lauaxeta-ren hitzei musika jarri zien Eñaut Elorrietak... Hainbat kantuk lortu dute euren txokoa euskal imajinarioan. Orain, ordea, beste begirada bat gehitu nahi dute Gotzon Barandiaran idazleak eta Rafa Rueda musikariak, Hitzen ahairea ikastaroarekin: nork, noiz eta zergatik idatzi zituen hitz horiek? Eta nork, noiz eta zergatik jarri die musika? Euskal Herriko historiaren eta kantagintzaren errepasoa egingo dute bi artistek, eurek egin nahi duten transmisio lana bermatu dadin, gehienbat. Atzo eskaini zuten lehen saioa, Bergarako Errotalde jauregian, Jardun euskara elkarteak eta udalak antolatuta, eta beste bi egingo dituzte azaroaren 7an eta 28an.

Mondeju zuria izarra, ardikia goresteko jaian

Mondeju zuria izarra, ardikia goresteko jaian

Iñaki Gurrutxaga

Zaldibiak bere-berea du mondejua, eta urtetako ohitura da urri hasieran ospatzen diren festetan herritarren eta bisitarien artean mondeju pintxoak banatzea. Aralarpeko herri txiki batzuetan soilik egiten den hestebetea da mondeju zuria, eta ekoizpen eremu murritza izateak eta handik kanpo ez ezagutzeak eragiten zuen iraupen berme eskasa aintzat hartuta erabaki zuen Zaldibiako lagun talde batek, orain 25 urte, Ardiki Eguna antolatzen hastea. Aralarko artzaintza eta bertatik eratorritako produktuak goratzeko eguna da Ardiki Eguna, eta baita arbasoen bizimodua plazaratzekoa ere. Etzi ospatuko dute.

Irakurtzeko joerak aldatzeko

Irakurtzeko joerak aldatzeko

Imanol Saiz
Euskararekin zerikusi zuzena daukan beste ikerketa bat egiten ari dira Irunen, Jose Antonio Loidi bekari esker: herritarrek irakurtzeko dituzten hizkuntza ohiturak aztertu nahi dituzte Unai Oiartzun (Irun, 1992) eta Maialen Oiartzun (Irun, 1995) anai-arrebek.

Aniztasunaren neurrira josten

Aniztasunaren neurrira josten

Ikerne Zarate
E hunka puntada eta askotariko begiradak jantzi bakarra osatzeko. Hori da Emausen Nongoa naiz? Del mundo proiektuak duen helburua; elkarren ondoan bizi diren pertsonak, bizilagunak, ezkaratzean edo espaloietan gurutzatzen direnak, baina elkarren berri ez dutenak, harremanetan jartzea.

Turismoaren eragin poliedrikoa

Turismoaren eragin poliedrikoa

Eider Goenaga Lizaso

Turismoa Donostian ez da modu orekatuan hazten ari, eta ez da iraunkorra. Donostiako EH Bilduren interpretazioa da hori, prentsaren aurrean aurkeztu berri duen dosierrean jasotako datuekin eginikoa. Datuei eta azken urteetan Donostian hartu diren erabakiei erreparatuta, EH Bilduk salatu du Donostiako Udalak alde batera utzi dituela 2017-2021 aldirako turismoaren gida planean jasotako irizpide eta helburuak. Markel Ormazabal zinegotziak salatu du Donostiako Udalaren diskurtsoa partziala dela, ez dietela erreparatzen turismoak eragiten dituen ondorio guztiei. "Turismoaz hitz egiterakoan ahaztu edo baztertu egiten diren hainbat puntu azpimarratu nahi ditugu. Izan ere, modu integralean aztertu behar da turismoa, eta tranpa egitea da soilik haren onura ekonomikoak eta bisitarien errekorrak aipatzen jarraitzea".

Gaztelekutik lokaletara

Gaztelekutik lokaletara

Aitziber Arzallus
G azteleku ororen helburua herriko nerabeen topaleku izatea bada, Azpeitikoak ederki betetzen du bere funtzioa. 12 eta 18 urte arteko gazte askok han pasatzen dituzte libre dituzten tarteak. «Asteartetik ostegunera, 30 bat lagun izaten dira egunero, eta ostiral eta larunbatetan, askoz gehiago», azaldu du Alex Altolagirre hezitzaileak.

Tenperatura, epeletik berora

Tenperatura, epeletik berora

Unai Zubeldia

Arnas pixka bat hartzekoa izan zen joan den astea". Hala aitortu du Iker Iriartek, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko Sustapen arduradunak. Urriaren 5ean amaitu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako lehia, Lasarte-Orian. "Eta laburpenak egiteko astea, balorazio bilerak egitekoa, sentsazioak trukatzekoa, formakuntza saioekin jarraitzekoa... izan da igaro berri duguna".

Artearekin, kaletik galeriara

Artearekin, kaletik galeriara

Jon Miranda

Kaleko artea oinarri hartuta, GKo galeria sortu zuten 2008an, Tolosan. Euskal Herrian arlo horretan erreferentziazko gunea izan zedin ekin zioten proiektuari, eta, etenaldi baten ostean, 2013an urrats bat aurrera egin eta aurreko espaziotik metro gutxira zabaldu zuten GKo Concept Store & Gallery, Tolosako Kale Nagusiko 24. zenbakian. Garikoitz C. Muruak (Donostia, 1978) dioenez —egitasmoaren bultzatzaileetako bat da—, "artea, sorkuntza, esperimentazioa, diseinua eta abangoardiako proposamen batzuk biltzen dituen tokia da GKo, elkarbizitzarako eta elkarrekin topo egiteko tokia".