Albisteak

Prostituzioa, lehen pertsonan azalduta

Prostituzioa, lehen pertsonan azalduta

Asier Zaldua
Amelia Tiganus, Conxa Borrell eta Peter Szil adituak hizlari direla, Gipuzkoako Jabetze Eskolen Sareak prostituzioari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Gipuzkoako bost herritan: Arrasate, Azpeitia, Eibar, Hernani eta Legazpin.

Bala zuloen atzeko duintasuna

Bala zuloen atzeko duintasuna

Unai Zubeldia

Itzali zen 36ko gerra, zorionez, baina itzaltzen ari dira gerrako oroitzapenetako asko ere, tamalez. "Horregatik, belaunaldien arteko hesi hori apurtzeko ariketa egiten saiatu gara gu", azaldu du Aitor Azurki kazetariak, Gerra Zibila Gipuzkoan; erresistentzia eta duintasuna erakusketaren sortzaileetako batek. "Donostian, Koldo Mitxelena kulturunetik oso gertu, badaude, oraindik ere, 36ko gerra oso latza izan zela erakusten diguten ikur batzuk, eta horiek erakustea da gerraren erantzuna erresistentzia eta duintasuna izan zela azaltzeko bideetako bat".

“10.000 bat martetar datoz”

“10.000 bat martetar datoz”

Eneritz Maiz Etxarri

Bide luzea egin du Euskaldun bat Marten ipuinak, eta oraindik ere bidea egiten ari da. 50 urte dira Iñaki Zubeldia idazle ikaztegietarrak lehen ipuin hura idatzi zuenetik, eta, 50. urteurrena aitzakia hartuta, trilogia bat osatu du. Duela lau urte idatzi zuen Martetarrak Zarautzen, eta aurten Zertara datoz martetarrak?.

Lasterkariaren benetako balentria

Lasterkariaren benetako balentria

Miriam Luki

Lasterketaren azken txanpa zen. Bederatzi kilometroko jaitsiera baino ez zitzaion falta Gorka Zubeldiari (Alegia, 1970). Antolakuntzako kideak walkie-talkie bidez hitz egiten ari ziren. Izan ere, denboraz kanpo zihoan. "Baina nire hankari begiratu zioten, eta jarraitzen utzi zidaten", azaldu du Zubeldiak berak. Lasai-lasai zihoala gaineratu du. "Eta Chamonixeko helmugan ez nuen espero hainbeste jende". Mont Blanceko ultratrail lasterketako lehen korrikalariak iristear zeudenez —171 kilometro dauzka proba horrek, eta 101 kilometrokoa da CCC lasterketa, Zubeldiak egindakoa—, 3.000 lagun inguru zeuden helmugan. "Niretzat ezustekoa izan zen guztiak courage [kemena] hitza errepikatzen entzutea". Hala hartu zuten helmugan. Bertan eseri zen helmugako marra zeharkatu zuenean, eta protesia kendu zuen. Argazkilariei bizkarra emanda, harrera hura eskertu nahi izan zien ikusleei.

Irakaspenez betetako herriko zutabeak

Irakaspenez betetako herriko zutabeak

Beñat Alberdi

Izan herriaren beste ikuspuntu bat eskaintzeko edo izan teknika ezberdinekin jolasteko, Oñatiko Ilunpetan argazki taldeak argazkiz bete ditu herriko plazako zutabeak, Oñati begi bistan erakusketarekin. Argazkiak, finean, asko esan dezake plano bakar batean; eta are gehiago, kasu honetan bezala, bertsoak lagunduz gero. Aurten, emakume kirolariak dira protagonistak; hamahiru kirol diziplina hartu dituzte, eta horietan jardun diren edo jarduten diren emakumeen argazkiz bete dituzte beste hainbeste zutabe.

Munduarekin bat egiteko erronkarekin

Munduarekin bat egiteko erronkarekin

Aitziber Arzallus
Urtero legez, urriko lehen igandean Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak jaialdia egingo dute etzi; Zarautzen izango da aurtengoa. Salbatore Mitxelena ikastolak du jaialdia antolatzeko ardura, eta lanean "ilusioz" ari direla azaldu du Belen Murua zuzendariak.

Ameriketatik iritsi zen laguna

Ameriketatik iritsi zen laguna

Erik Gartzia Egaña

Maiz lotzen dira artotik eratorritako jakiak Euskal Herriko tradizioarekin, baina, beste askok bezala, hasiera bat izan zuten tradizio horiek ere. Artoaren kasuan, XVI. mendean iritsi zen Euskal Herrira. Kristobal Kolonek eta haren eskifaiak lehenago ekarri zuten Ameriketatik Europara, baina landare apaingarri moduan soilik. Ez zen izan, gainera, aurkitu berri zuten lurralde hartatik ekarritako elikagai bakarra: harekin batera iritsi ziren gaur egun hain presente dauden beste hainbat elikagai: tomateak, patatak, indabak...

Inurrien ekarpen txiki-handia

Inurrien ekarpen txiki-handia

Eider Goenaga Lizaso

Julene Illarramendiren ama Eba Elexpururi minbizia lehendabizikoz diagnostikatu ziotenetik hil artekoa hamar urteko prozesu gorabeheratsua izan zen. Illarramendik 10 urte zituen amaren bularreko minbiziaz hitz egin ziotenean. "Minbiziaz ez nekien ezer. Amari ilea eroriko zitzaiola soilik, eta ez nuela hori nahi". Hamar urtetan asko ikasi zuen minbiziaz, horren ondorioez, gaitza duenaren eta gertukoen sufrimenduaz, itxaropenaz, indarraz...

Puntadaz puntada ahalduntzen

Puntadaz puntada ahalduntzen

Ikerne Zarate
Joskintzan trebatu eta, aldi berean, ahalduntzea. Hori du helburu Josiz Jabetu tailerrak, bertan parte hartzen duten emakumeen arteko harreman sareak sortu eta sendotzea. Bigarren ikasturtea du hau, eta urriaren 4an abiatuko da.