Albisteak

Txistua, eguneroko zapi gorria

Txistua, eguneroko zapi gorria

Josu Artutxa Dorronsoro

Duela hirurehun urte ere joaten zirela diote batzuek, baina, dokumentuetan jasota dagoenaren arabera, Tolosako Udal Txistulari Bandako kideak ofizialki 1913an joan ziren lehen aldiz Iruñeko sanferminetara. Iruñeko Udalak kontratatutako musika talderik zaharrenetakoa da, beraz, Tolosakoa. "Giroagatik, oso berezia da sanferminetara joatea. Baina bertako txistulariekin hainbat urtez izan dugun harremanagatik da batez ere berezia", azaldu dute Iñaki Letamendia eta Ion Garmendia Tolosako Udal Txistulari Bandako kideek. Iruñeko txistulariak, berriz, Tolosara etortzen dira San Joan egunean, truke modura. Urteen poderioz, txistua jotzetik haragoko harreman bat sortu da bi aldeen artean. "Elkarrekin egoten gara urtean zehar Iruñera joaten garenean".

Apustuaren bi aldeetan

Apustuaren bi aldeetan

Kerman Garralda Zubimendi

Mendi tontorrera igota, handik norbere etxea bilatzea izaten da ohituretako bat. Aritz Egeak, ordea, bihar ez du denbora askorik izango Txindokiko ikuspegiez gozatzeko. Ordiziako Olano taberna begitan hartuta, ziztu bizian jaitsi beharko du etorritako bide beretik, Emaneurre taldeko kideek botatako erronkari erantzun nahi badio, behintzat. Iñaki Maiora txirrindulari ohiak duela 41 urte Ordiziatik Txindokirainoko joan-etorria egiteko behar izan zituen 86 minutu eta 28 segundoak hobetzen saiatuko da bihar Urretxuko korrikalaria.

Kaleko ikuskizunen erakusleiho izango da Kalerki jaialdia

Kaleko ikuskizunen erakusleiho izango da Kalerki jaialdia

Unai Zubeldia

"Gero eta zailagoa da kale antzerkia topatzea". Eta, Olatz Azkue Zarauzko Udaleko kultur dinamizatzailearen hitzetan, horregatik da hain garrantzitsua gainerako diziplinei ere lekua egitea. "Zirkuaren alorrean askoz zabalagoa da eskaintza, eta, aurten, horregatik erabaki dugu antzerkiarekin batera dantza, musika eta akrobazia ere sartzea". Antzerki jaialdi soil bat baino "askoz gehiago" delako Kalerki Zarauzko kaleko antzerki jaialdia. "Kaleko ikuskizun jaialdi bat dela esaten dut nik beti", zehaztu du Azkuek. Atzo eskaini zituzten lehen lau emanaldiak, eta etzi amaituko da jaialdia, urtero zezen puzgarriekin egiten duten entzierroarekin —18:30ean hasiko da, udaletxe aurrean—. "Jendeak asko estimatzen du ekitaldi hori", zehaztu du udaleko kultur teknikariak.

Oraindik, protagonistak

Oraindik, protagonistak

Aitziber Arzalus
Udak berekin dakartza festak. Hernanin, Tolosan, Eibarren, Arrasaten eta Pasai Donibanen San Joan jaien biharamuna gainditzerako, sanpelaioak amaitzear dira Zarautzen, sanpedroei ekin diete Lasarte-Orian, Asteasun, Eskoriatzan, Orion, Andoainen, Zumaian eta Igeldon; santixabelei Usurbilen; sanmartzialei Irunen; eta Ferixa Nagusiko jaiei Elgetan.

Muturreko politika ez, ideiak bai

Muturreko politika ez, ideiak bai

Hegoi Belategi

Azken udal hauteskundeek hainbat datu esanguratsu utzi zituzten Gipuzkoan. Argi dago garaile nagusiak EAJ eta EH Bildu izan zirela, baina merezi du galtzaileetako batzuei arreta jartzea. Voxek eta Ciudadanosek ez dute izango ordezkaririk Gipuzkoako udalerri eta erakunde publikoetan, eta PPk nekez eutsi dio zeukan ordezkaritza eskasari; eserleku bakarra izango du Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Agerikoa da Gipuzkoako boto emaile gehienek Espainiako eskuina baztertu dutela. Zenbaitek harro adierazi dute, jada, Gipuzkoa ezberdina dela, barrendegi aurrerakoia dela, eskuinari eutsi dion gotorlekuetako bat dela.

Bizikidetzaren indusketak

Bizikidetzaren indusketak

Eneritz Maiz Etxarri
Urtero, uztaileko lehen hamabostaldian, indusketak egiten dituzte Aiztondo bailaran, Saseta defentsa sisteman. Urtez urte bilakaera izan dute indusketek, eta herriz aldatuz joaten dira; iaz, esaterako, Larraulen egin zituzten indusketa lanak.

Juantxo Egaña: “Istorio bat sortu dugu bidean topatutako arrastoei jarraituz”

Juantxo Egaña: “Istorio bat sortu dugu bidean topatutako arrastoei jarraituz”

Ane Ubegun Goikoetxea

"Ohiko bideetatik kanpo" lan eginda osatu du Juantxo Egaña argazkilariak (Donostia, 1961) Hernaniko Udalak babestutako Hernanin ikusiyak, 1875-1975 argazki erakusketa. Joan den larunbatean inauguratu zuten, eta irailaren 11ra arte egongo da ikusgai Hernaniko Biteri kultur etxean. Hernaniko garai bateko argazkien erakargarritasunarekiko jakin-mina piztea da helburua, eta, horrekin batera, historiaren ondare hori gordetzea.

Garai berrietara egokitzen

Garai berrietara egokitzen

Beñat Alberdi

Duela hamar urte inor gutxik aurreikusiko zuen handik gutxira sakelakotik txatean jardun beharko zuela lagunekin planen bat egiteko. Smartphone-ak gora eta smartphone-ak behera, errotik aldatu dira komunikatzeko bideak, eta, alde horretatik, baita saltokien paradigma ere. Egun, erabiltzaileek edozein produktu eros dezakete sakelakoarekin; etxera bidaltzeko eska dezakete, gainera. Denda txikiak errealitate berri horretara zein bestelako beharretara egokitzeko, Elkarrekin Ekin egitasmoa dauka martxan Oñatiko Udalak. Joan den astelehenean antolatu zuten azken saioa, MU Mondragon Unibertsitateko Ekonomia Fakultatean: Datuak babesteko legea. Nola eragiten digu?

Zinema entzuten, jazza ikusten

Zinema entzuten, jazza ikusten

Unai Zubeldia

Jazz musikari keinuka egin dute zinema ibilbidea Woody Allenek, Bertrand Tavernierrek, Francis Ford Coppolak, Clint Eastwoodek eta beste hainbat zinema zuzendarik. Musika bandan dela, aktorearen larruan dela, argazkietan dela... Pantaila handiari begira ere goza daiteke jazzarekin, eta, hain zuzen ere, Euskadiko Filmategiak bi hari mutur horiek elkarrengana biltzea erabaki zuen 2015ean, Donostiako Tabakalerara lekualdatu zirenean. "Buruari bueltaka hasi ginen etorkizunean zer proiektu landu genezakeen ikusteko", azaldu du Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak.