Albisteak

Baratzean, harremanak ereiten

Baratzean, harremanak ereiten

Aitziber Arzallus
Modan daude baratze parkeak. Sei urte dira Kutxa Ekoguneak Baratze Parke Sarea egitasmoa martxan jarri zuela. Hernani, Lezo, Usurbil, Tolosa eta Alegia izan ziren egitasmo horretara batu ziren lehen udalerriak.

Ur gazietan topatu du jana eta gozamena

Ur gazietan topatu du jana eta gozamena

Asier Perez-Karkamo

Lanbidez, ur gezatan ibiltzen da: igeriketa irakaslea da Hondarribiko Hondartza udal kiroldegian. Baina itsasoko gazitasuna maite du gehiago Beñat Olazabal hondarribiarrak. Urpeko arrantzalea da afizioz, tutua ahoan eta urpeko fusila eskuan ibiltzen diren horietakoa. Lanak ez dio uzten nahi bestetan itsasora ateratzen, "urtean 150 egunetan-edo bakarrik", baina bi mila urperatze inguru egin ditu dagoeneko. Arrantzarako janzten du neoprenoa, baina naturaz gozatzeko ere bai; gozatzeko batez ere. Egona baita arrain artean liluratuta, fusilarekin tirorik egiteko batere asmorik gabe.

Egitaraua

Jare Kuartela egunarekin, Oñatiko herriko plaza aldarrikapen leku bihurtuko dute bihar. Egun osorako egitaraua prestatu dute: 12:00. Ardo dastaketa. Herriko ardogileen produktuak eskainiko dituzte: Markiegi, Belaskua, Gereta eta Murgialdai. 13:30. Argazki erraldoia. Ondoren. Herri sukaldea. Okela, txanpinoiak, paella eta albondigak egongo dira aukeran. 16:00. Jolasak. 19:00. Kale animazioa. 21:00. Festa gaztetxean: Gorpuzkingz, Arrano Pertxa eta...

Aldarrikapena festa bihurtuz

Aldarrikapena festa bihurtuz

Beñat Alberdi

2011ko ekainetik, Oñatin ohikoa bihurtu da Guardia Zibilak herriko kuartela uztea aldarrikatzeko festa antolatzea. 2014an, esaterako, lipdub edo dantzaldi koordinatua egin zuten kuartelaren aurrean, eta, 2016an, guardia zibilen panpina bat estratosferara bidali zuten. Lehen urte horietan festa edo umorea hartu zituzten oinarri aldarrikapena hedatzeko. Aurten, ordea, beste pauso bat ematea erabaki dute. Fan Hemendik eguna ospatu izan dute orain arte, eta Jare Kuartela herri ekinaldiak hartuko dio lekukoa bihar. Egunak daramatzate jada kuartela husteko eta uzteko eskatzeko sinadurak batzen. Festaren osteko dinamika ere ez da izango orain arte bezalakoa.

Uda garaiko ‘lagun’ ezaguna

Uda garaiko ‘lagun’ ezaguna

Aitziber Arzallus

Egutegiak dio bi aste barru iritsiko dela uda, eta kostaldeko herrietan ari dira urtaro berrirako egokitzapena egiten. Barrualdeko herrietatik hondartza gosez doan jende oldea hartzeko prest dituzte zerbitzu eta azpiegitura gehienak, eta zenbait herritan piztu dituzte TAO makinak ere (Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendua). Zarautz eta Orio izan dira horretan aurrenak, eta datozen egunetan gauza bera egingo dute beste guztiek, Gipuzkoako kostaldean ez baita herririk udako sistema hori ez duenik. Zumaia izan zen ezartzen azkena, duela bi urte, eta Oier Korta jarduneko alkateak "oso balorazio positiboa" egin du: "Herria ordenatuago ikusten da, eta nabarmen jaitsi da atzera eta aurrera bueltaka ibiltzen den auto kopurua. Definituta daude TAO guneak, eta egoiliarren guneak ere bai; aurrerapauso handia eta garrantzitsua izan da mugikortasunaren ikuspegitik".

“Ez zen izan gardentasun faltarik”

“Ez zen izan gardentasun faltarik”

Unai Zubeldia

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna izan zen herenegun, eta hamar egun lehenago alarma sortu zen Hernanin; alarma lehenengo, eta zalantza gero. Eusko Jaurlaritzak airearen kalitatea kontrolatzeko osasun etxean jarrita daukan estazioak 1.339 mikrogramo sufre dioxido neurtu zituen une batean, eta lau orduz ohiko zifretatik oso goitik ibili ziren balioak. Eguzki talde ekologistak Hernaniko Udalari abisu eman ondoren, Jaurlaritzak biharamunean jakinarazi zuen ez zela izan isuri kimikorik, matxura batek eragin zuela gorabehera guztia; neurketak ez zirela errealak.