Albisteak

Aretoa bete eta laguntza eman

Aretoa bete eta laguntza eman

Kerman Garralda Zubimendi

Ostiral iluntzea da, eta beteta dago Zumarragako Zelai Arizti aretoa. Pozik daude Arco Iris antzerki taldeko kideak, eta baita laguntza behar duten elkarteak ere. Zumarragako La Salle ikastetxeko ikasle, ikasle ohi eta gurasoek osatutako Arco Iris antzerki taldeak urtero egiten du antzezlan solidario bat: "Norbera bi bider betetzen du gustuko duzun hori era altruista batean egiteak", azaldu du Iker Elduaien taldeko kideak. "Ez da dirua ematea bakarrik. Gure denbora ere eskaintzen diegu, eta ikusleak zerbait jasotzen du; oso aberasgarria da hori", gaineratu du Conchi Garrido taldekideak.

Kanpaina pantailetan egiten da

Kanpaina pantailetan egiten da

Eider Goenaga Lizaso

Aurreikuspenek balantza EAJren alderantz eraman arren, Gipuzkoako foru hauteskundeetan lehia estua izango da jeltzaleen eta EH Bilduren artean. Kanpainan kaleratutako bi inkestei erreparatuz gero, EAJ lehen postuan indartu egingo dela dirudi. EITB Focusen arabera, 4,8 puntu egingo lukete gora jeltzaleek, eta botoen % 36,8 eskuratuko lituzkete; Ikerfel etxeak El Diario Vasco-rentzat eginiko inkestak, berriz, 2,9 puntuko igoera aurreikusten du EAJrentzat: botoen %34,9 eta hogei eserleku (orain baino bi gehiago).

Nekazaritza kultura kolorez janzten

Nekazaritza kultura kolorez janzten

Kerman Garralda Zubimendi

J osune Makaiak, Urola Garaiko Garapen Agentziako iraunkortasun teknikariak, hala erantzun du eskualdeko nekazaritzaren egoera laburbiltzeko eskatuta: "Argi dago azken hamarkadetako industria garapenak guztiz eraldatu duela nekazaritza eremua, eta, ondorioz, asko murriztu dela nekazaritzan ari diren pertsonen kopurua. Hala ere, nekazaritza jarduerak bizirik dirau, oraindik, baserrietan eta landa eremuetan, norberaren kontsumorako eta tokian tokiko merkatura bideratuta gehienetan".

Bidean gal ez dadin

Bidean gal ez dadin

Karmele Uribesalgo Alzola
Duela urtebete ireki zituen ateak Bergarako Ereindajan proiektuak. Hutsune bat betetzeko asmotan ekin zioten proiektuari: nekazarientzako eta kontsumitzaileentzako topagune bat eratu nahi zuten, konexiorako espazio izango zena.

Egitaraua

Ondorengoa da Pasai Donibaneko Bixi-Bixi elkarteak antolatutako jardunaldien egitarau osoa: Maiatzak 30, osteguna 19:30. Familias rotas dokumentala eta Brahim Dahanekin hitzaldia, udaletxe zaharrean. Ekainak 2, igandea 18:00. Fusiles o pintadas, la lucha no violenta del pueblo saharaui filma eta Abdulah Arabiren hitzaldia, Juanba Berasategi auditorioan. Ekainak 4, asteartea 19:30. Paco Etxeberriaren hitzaldia: El oasis de...

Hondar aleak deserrirantz

Hondar aleak deserrirantz

Olatz Mitxelena Gil
Ikus-entzunezkoak, hitzaldiak, kontzertuak, jarduera gastronomikoak... Hilaren 30ean hasi eta ekainaren 15era bitartean, Sahararen aldeko jardunaldiak egingo dituzte Pasai Donibanen, Bixi-Bixi elkarteak antolatuta; Gora Herriak iniziatibaren barruan kokatu dute ekitaldia.

Herri txikietan ere badagoelako

Herri txikietan ere badagoelako

Eider Goenaga Lizaso

Ardo dastaketa eta ilustrazioa batu dituzte performance batean Mikel Garaizabal enologoak —ardoaren titiritero deitzen dio bere buruari— eta Iñaki Martiarena Mattin ilustratzaileak. Sormenaren Kabiaren bigarren ekitaldirako logotipoa sortu du, bat-batean, Mattinek; eta Alkizako lurretan hazitako mahatsarekin Inazio Urruzola txakolindegian egindako ardoen lurrin, usain, zapore eta oroitzapenen inguruan aritu da Garaizabal. Amaitu da dastaketa, eta amaitu du Mattinek logoa. Sormenaren Kabiak badu 2019rako irudia.