Eider Goenaga Lizaso
Maria Lakunza, ikasgelan, Rosa Parks autobusean bezala irudikatzen du Luis Garbaio idazle eta kazetariak (Lizarra, Nafarroa, 1956): bakar-bakarrik. Izan ere, ikasketa prozesu osoan emakume bakarra izan zen gelan; bakarra batxilergoan, bakarra zuzenbide ikasketetan... Ibilbide profesionalean ere Lakunzak (Iruñea, 1900-1984) "genero bakardade izugarria" pairatu zuela dio Garbaiok.