Beñat Alberdi
Egun, patriarkatua sustatu eta elikatzen duten sistemak eta kulturak eragin zuzena daukate gizonezkoengan ere. Argi dago beste sexuaren aldean egoera pribilegiatuan bizi dela gizonezkoa, eta baita gizarteko beste sektore batzuekin alderatuz gero ere. Itxuraz, gizonezkoak du egoeraren kontrola, eta garaile irteten da ia beti. Txanpon guztiek dauzkate bi alde, ordea. "Gizon izateko kontratua sinatzean, inork ez digu esaten letra txikia daukanik", azaldu du Juanma Feitok, Piper Txuriak elkarteko kide eta Arrasateko gizon taldeko dinamizatzaileak. "Irakurriko bagenu, inork ez luke sinatuko". Gizonezkoen zapaltzaile rolaz eta letra txikiaz hausnartzeko, gizonezkoen talde bat sortu dute Arrasaten.