Asteko Gaiak

Emakumeen harrobia sortzen

Emakumeen harrobia sortzen

Pixkanaka izan arren, herri kiroletan ere ari dira gehitzen emakumeak, eta baita haientzako antolatzen dituzten txapelketak ere. Harri jasotzea da adibiderik argiena. Gipuzkoan dauden bi harri eskoletan zortzi emakume ari dira gaur egun, eta hasiberriak dira horietatik gehienak.

Euri asko badator, ibaiari begira

Euri asko badator, ibaiari begira

Uraren Euskal Agentziak aste honetan iragarri du uholdeak eragozteko hurrengo urteei begira zein proiektu dituen esku artean Gipuzkoan. Orain bi hilabeteko uholdeetan kalterik handienak izan zituen herrietako bat izan zen Mendaro, baina han egin beharreko lanik ez da agertzen.

Zaku bete elkartasun

Zaku bete elkartasun

Ekonomikoki egoera zaurgarrian dauden familiei laguntzeko jostailu bilketa egiten ari dira Gipuzkoako zenbait herritan. Azkoitian eta Zarautzen, esaterako, bigarren urtez abiarazi dute kanpaina, eta, haurren eskubideak erdigunean jarriz, "gehien behar duten familiengana" bideratuko dituzte bildutako jostailu guztiak.