Elkarrizketa

“Teknologia tresna garrantzitsua izan da artxiboa osatzeko”

“Teknologia tresna garrantzitsua izan da artxiboa osatzeko”

Zuzendari berria dauka hilabete hasieratik Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak. Azken urteetan artxiboko teknikari izan da Pello Leiñena (Donostia, 1965), eta "oso pozik" hartu du Jon Baguesen lekukoa. 1974an sortu zen Eresbil, euskal musikagileen lanak zabaltzeko Errenterian antolatu ohi den Musikaste ekimenak eragindako programazio beharrak zirela eta. Garai horretan hasi ziren euskal musikagileen partiturak biltzen, eta gerora grabazioak zein bestelako materialak ere jaso dituzte. Gauzak horrela, musika ondarea ikertzea, biltzea, zaintzea eta zabaltzea dute helburu. Guztira, euskal musikagileen 2.000 lanetik gora dituzte artxiboan. Leiñenak azaldu du "ilusio handiarekin" hartu duela postua, eta nabarmendu du erronka ugari dituela.

“Sahararrentzat oso garrantzitsua da eurekin gogoratzea”

“Sahararrentzat oso garrantzitsua da eurekin gogoratzea”

45 urte betetzear dira Marokok Mendebaldeko Sahara okupatu zuenetik, eta berezko egoera gordin horri osasun krisia gehitu zaio orain. Errefuxiatuen kanpalekuetan, oraingoz, ez dute COVID-19aren probetan positiborik izan, baina, Jose Angel Zuazua (Donostia, 1946) Donostiako Sahararen aldeko elkarteko presidenteak azaldu duenez, blokeo egoerak bere horretan jarraitzen du oraindik. «Laguntza behar dute».

“Konfinamenduaren hasieran gorputzean sartzen zen beldurra”

“Konfinamenduaren hasieran gorputzean sartzen zen beldurra”

Unai Zubeldia
Urte askoan ONCE Espainiako Itsuen Erakundean helduen hezkuntzan eta braile irakasle gisa aritu ondoren, erretiroa hartu berritan Amaia Zalakainek (Oiartzun, 1966) ez du eduki disfrutatzeko aukera handirik oraindik. «Ia ezustean» iritsi zitzaion konfinamendu egoera, Donostiatik Irunera amaren etxera «astebeterako» joanda zegoela. Han igaro ditu bi hilabete eta erdi. Beldurrak uxatuta, «egoera berrira egokitzen» ari da pixkanaka. Egunerokoari aurre egiteko auzokideen babesa goratu du.

“Denboraldia aurrera ateratzeko zerbait izango dugu behintzat”

“Denboraldia aurrera ateratzeko zerbait izango dugu behintzat”

Aitziber Arzallus

Hondartza denboraldi "arraroa" espero dute Zarautzen. Hala dio Ibon Elorza toldozainak (Zarautz, 1961), edo toldozain ohiak, aurten ezingo baitute hondartzan toldorik jarri. Debekuak "egoera zailean" utzi dituela aitortu du, "negu guztia udako denboraldiari begira lanean" pasatu eta gero ezingo dutelako ordainik jaso. Udalak, baina, zeregin berria jarri die hastear den denboraldirako: toldozainak arduratuko dira hondartzako sarbideak eta edukiera kontrolatzeaz.

“Erditzea ez da gauza fisikoa bakarrik; emozionala ere bada”

“Erditzea ez da gauza fisikoa bakarrik; emozionala ere bada”

Unai Zubeldia

Sei urteko ibilbidea dauka Magale elkarteak. Etxeko erditzeetan laguntzen du elkarte horrek, eta Josune Ibargoien emagina eta edoskitzean aditua (Irun, 1988) da sortzaileetako bat —Clara Rosas emagin eta osteopatarekin sortu zuen proiektua—. Ibargoienek azaldu du urtetik urtera "gero eta jende gehiagok" ematen duela haurra etxean jaiotzeko pausoa, baina azken asteotan "asko" igo dela kopurua. COVID-19aren eta konfinamenduaren beste ondorioetako bat da hori.

“Komunitatea berreskuratu behar dugu ezinbestean”

“Komunitatea berreskuratu behar dugu ezinbestean”

Unai Zubeldia

Gizarteko beste hainbat alorretan gertatu den moduan, konfinamendu egoerak gogor astindu du Euskal Herriko ikastolen aldeko jai eredua ere, baina, "errealitate zail horretan", bat eginda aurrera egitea erabaki du Ikastolen Elkarteak: udazkenean egingo dituzte Herri Urrats (irailak 20), Kilometroak (urriak 4), Araba Euskaraz eta Ibilaldia (urriak 18) —Nafarroa Oinez hurrengo urtera atzeratu dute—. Kilometroen eredu berria martxan jarri berritan, hankaz gora gelditu da urte osorako plangintza. "Baina bete egingo dugu gizartearekin hartutako konpromisoa: Kilometroak jaia ospatzea". Hala azaldu du Mikel Egibarrek, Kilometroen koordinatzaileak (Zizurkil, 1963).

“Ingurukoek benetan sinetsi izan dutenean, ez naiz kikildu izan”

“Ingurukoek benetan sinetsi izan dutenean, ez naiz kikildu izan”

Unai Zubeldia
Ziklo bat amaitutzat ematea erabaki du Saroi Jauregik (Zaldibia, 1978). Hamar urteren ondoren, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakari kargua utzi berri du, nahiz eta urte bukaerara arte zuzendaritzan jarraituko duen, «errelebo lasaia» bermatzeko. Gai jartzaile taldean ere segituko du. Hogei urteotan elkartearen proiektua «izugarri» handitu dela azaldu du. «Hezkuntza arloan bereziki. Gaur egun, ia Gipuzkoako ikastetxe guztietan ari gara ikasleekin bertsolaritza lantzen».

“Gizakiak naturarekin daukan konexioa berpiztu behar dugu”

“Gizakiak naturarekin daukan konexioa berpiztu behar dugu”

Unai Zubeldia
Naturari entzutea proposatu dute, naturarekin bat egitea. Landarlan ingurumen elkarteak Naturan Hezten hezkuntza proiektua aurkeztu berri du, euskarri gisa webgunea hartuta. Elkarte horretako kide da Garazi Auzmendi (Beasain, 1988), eta euren proposamena «natur eta kultur ondareari buruzko ezagutza errazteko kanal bat» ere izan daitekeela azpimarratu du. Hori bai, izatez irakaskuntza arautuko 0 eta 18 urte artekoentzako eskaintza da, lau adin tartetan banatuta. Kutxa Fundazioa da babesle nagusia, Irizar eta Orkli kooperatiben laguntza ere jaso dute, eta ON Produkzioak arduratu da bideo edizioaz.

“Oraindik ez dugu asmatu heriotzaren heziketa sanorik”

“Oraindik ez dugu asmatu heriotzaren heziketa sanorik”

Unai Zubeldia
Hil Argi elkartea duela urte eta erdi sortu zen, herritarren artean heriotzaren inguruan hausnartzeko eta ezagutza zabaltzeko helburuarekin. COVID-19 gaitzak errealitatea asko gordindu duen garaiotan, elizan edo beilatokian egiten diren agur sozialetara mugatu gabe, agur intimoak eta herri mailakoak ere proposatu ditu Hil Argiko kide Nere Erkiagak (Lekeitio, Bizkaia, 1973).