gipuzkoa

Egunerokotasunean

Sukaldari bati egindako elkarrizketa entzun nuen aurrekoan irratian. Gaztea, hiztun ona zen, eta euskalkian ziharduen. Nire zutabekide Juan Luis Zabalak seguru nago desegoki iritziko ziola euskara hori aukeratzeari, baina horrelako solasaldian pasatzeko modukoa dela begitantzen zait, zazpiki jarri barik. Tira, bazebilen huntaz eta hartaz, umiltasunetik, eta euren lanean gertutasunak duen garrantziaz, sinpletasunak… egunerokotasunean. Egunerokotasunean! Egunerokotasunean...

Zinemarekin, herria kalera

Zinemarekin, herria kalera

Udako eguraldi onarekin, jendea kalera irteten da, beroaren gozotasunean elkarrekin planak egitera. Eta, jendea ateratzen den moduan, herri eta hiri askotan filmak ere kalera eramaten dituzte. Donostian, adibidez, Cristina Enea fundazioak aire zabaleko zinema antolatzen du.