gipuzkoa

Kontalaritza ere birusak jota

Kontalaritza ere birusak jota

Ahozkotasunaren bueltako artistak elkartzeko eta haien lana sustatzeko helburuarekin, abian da hamahirugarrenez Ahoz Aho jaialdia. Intujai Teatroak antolatzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Tolosako eta Ordiziako udalen laguntzaz. Joan den asteburuan hasi zen, eta, martxoaren 28ra bitartean, askotariko ipuinak zuzenean entzuteko aukera izango da, nola haurrentzat hala helduentzat. Gipuzkoako sei herritan ariko dira kontalariak: Arrasaten, Tolosan, Albizturren, Amezketan, Ordizian eta Ibarran. Euskal Herrikoak izango dira kontalarietako batzuk; beste batzuk, berriz, atzerrikoak, Kolonbia, Grezia, Frantzia, Polinesia eta Nikaraguako kontalariak gonbidatu baitituzte antolatzaileek.

“Hurrengo erronka izango da gure saiora gizonak erakartzea”

“Hurrengo erronka izango da gure saiora gizonak erakartzea”

Umore estilo berean ibiltzen diren umoregileak dira Mirari Martiarena (Oiartzun, 1986) eta Idoia Torregarai (Usurbil, 1974), "eta ez aktoreak!". Usurbilgo Artzabal jatetxea dute sormenerako leku, eta zaharberritutako leku "polit eta goxotzat" hartua dute biek. Hain justu, han sortu baitzuten orain dela bi urte Bakean dagoena bakean utzi bakarrizketa ikuskizuna. Bi urteren ostean harrotasun apur bat badutela aitortu dute, inor gutxik lortu baitu saio bera ehun aldiz taularatzea, herriz herri. Buruan ondo gordea dute orain arte bizi izandakoa.

Final “euskalduna”

Jolastu nahi al duk nirekin? —esan zidan. —Ze ba ez ba? — "Ze ba ez ba"? Hori ondo esanda al dago?

—Ze ba?

—Ba...

—Ez hadi hain garbizalea izan; "auskalo" hitza asmatu zuenari ere esango zionan zer edo zer norbaitek. Ez alferrik!

—Zertan ari haiz?

—Jolasean.

Eguneroko arrakala

Eguneroko arrakala

Pasatu da aurtengo Martxoaren 8a, eta utzi ditu bere eraginak. Alabaina, horrek ez du esan nahi emakume langileen eskubideen defentsa egun horretara mugatzen denik. Horren adibide da Bergarako Miguel Altuna ikastetxean antolatu duten tailerra. Soldata arrakala izan dute hizpide 30 enpresatako zenbait ordezkarik. Gipuzkoako Foru Aldundiko Erantzunkide Sareak prestatu du tailerra, egunerokoan badaudelako, oraindik, gainditu beharreko arrakalak.

Baserriko emakumeak ere irten dira kalera

Baserriko emakumeak ere irten dira kalera

Iragan igandean, Emakumeen Nazioarteko Egunean, emakumeek eta haien aldarrikapenek Euskal Herriko hiriburuetako eta herrietako kaleak bete zituzten. Manifestazio jendetsuetan bildu ziren haietako gehienak, baina ez denak. Hitzez Urola Kostako baserriko emakumeen elkarteko kideak Zugarramurdin (Nafarroa) izan ziren, Hazi fundazioak antolatutako irteeran, eta hango emakume baserritarrekin elkartzeko eta harremanak egiteko baliatu zuten eguna. Martxoaren 8a zela ahaztu gabe, elkarretaratzea ere egin zuten, eta dozenaka lagun bildu ziren Berdintasunik gabe, bakerik ez zioen pankartaren atzean.

“Kulturgune bat da liburutegi onena, jendea biltzeko toki bat”

“Kulturgune bat da liburutegi onena, jendea biltzeko toki bat”

Historia eta Geografia ikasi zuen Arantzazu Ibarrondok (Oñati, 1966), baina espero ere ez zuen espero liburutegi batean bukatu zuenik lanean. Alabaina, 30 urteko ibilbidea egin du dagoeneko lanbide horretan, eta esan daiteke toki aproposa aurkitu zuela. Bilakaera nabarmena ikusi du hasi zenetik gaur egunera, baina, era berean, ez du uste bilakaera hori behin betiko bukatu denik, hots, liburutegiek eraldatzen segitu behar dutela nabarmendu du.

Harakin berriak prestatzen

Harakin berriak prestatzen

Nahi eta ezin. Harakintza sektoreko enpresek langileak behar dituzte, baina ez dago haietan jarduteko prestakuntza duen langaberik. Hala dio Patxi Aldasoro (Beasain, 1962) Urkaiko Baserria Km0 enpresako kudeatzaileak. "Argiketari edo arotz izan nahi dutenek badute nora jo ofizioa ikastera, baina, gaur egun, hemen inguruan ez dago harakintza sektorean jardungo duten langileak prestatzeko eskola profesionalik". Eta Aldasororen ustetan, ikasi beharreko lanbide bat da harakinena. "Garai batean, agian, harakin bati laguntzen jardungo ziren haragia nola edo hala ebakitzen zekitenak, baina gaur egun oso bestelakoa da egoera". Lana askoz modu profesionalagoan egitera behartuta daudela dio Aldasorok. "Osasun baldintza zorrotzak bete behar izaten ditugu, eta ezinbestekoa zaigu langile prestatuak izatea".

Euskararen eusle izateko

Euskararen eusle izateko

Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen egoeraren inguruan kontzientziatzea eta sentsibilizatzea da Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen helburuetako bat. Horren barruan, euskararen arnasguneei buruzko hezkuntza proiektu bat sortu zuen duela lau urte udalerri euskaldunetako ikastetxeetan, Hedatu izenekoa, Haur Hezkuntzatik hasi eta batxilergoraino. "Ikasleen artean hizkuntza ekologiaren diskurtsoa eratzea eta arnasguneetako biztanleriak duen garrantzia nabarmentzea da egitasmoaren helburua", azaldu du Jokin Uranga Uemako hezkuntza arduradunak.

Japonia eta Oiartzun, bertan

Japonia eta Oiartzun, bertan

Kenpo kaiak karatearen antz handiagoa du judoarena baino, alde bisualari dagokionez behintzat. Teknikoki, hala ere, erabat ezberdina da. Judoarekin baditugu teknika komunak, baina zerikusirik ez du. Kenpo kaia osoagoa da". Alain Isasak alderatu ditu borroka arte horiek. Oiartzuarra da, 28 urte ditu, eta kenpo kaiko bi diziplinatan egungo munduko txapelduna da.

Mende oso bat eliza barrua durundatzen

Mende oso bat eliza barrua durundatzen

XVI. Soinurbil musika astea egingo dute datorren astean, Usurbilen. Martxoaren 9tik 15era herriko hainbat txokotan musika ekitaldiak antolatu dituzte. Aipagarriena asteazkenean Salbatore elizan egingo duten organo emanaldia izango da; izan ere, ehun urte bete dira herriko parrokiak organoa erosi zuenetik. "Usurbilen daukagun organoa ez da edozein. Bereziki konplexua da, historia luzekoa". Juan Luis Atxega organo jotzaile eta irakaslearen hitzak dira.