gipuzkoa

Sabino Ormazabal: “Iragana kontatu egin behar da, handik ikasteko”

Sabino Ormazabal: “Iragana kontatu egin behar da, handik ikasteko”

Miren Garate

1970eko eta 1980ko hamarkadetan Euskal Herrian izandako nuklearren aurkako borrokari buruzko ezagutzan egon daitekeen hutsunea betetzea du helburu Ez, eskerrik asko. Gladysen leihoa dokumentalak; horrekin batera, Gladys del Estal estatuaren biktima dela aldarrikatzen du. Bertha Gaztelumendik zuzendu du, eta gidoia Sabino Ormazabalena da (Donostia, 1953). Azaroan estreinatu zuten, eta, Ormazabalen esanetan, harrera "oso ona" izan du. Gaur bertan, Legazpin eta Irunen emango dute, eta datozen asteotan beste herri askotan izango da ikusteko aukera: Ataunen, Oñatin, Donostian, Bergaran, Ordizian, Tolosan... Emanaldien tokiak eta orduak ezeskerrikasko.eus atarian daude zehaztuta.

‘Matriuska’-k hasi du bidea

‘Matriuska’-k hasi du bidea

Aitziber Arzallus

Hilabetetako lanaren emaitza lehendabiziko aldiz jendaurrean erakutsi aurretik "beti izaten diren zalantza eta beldur horiek" uxatu dituzte Amancay Gaztañagak (Guayaquil, Ekuador, 1980) eta Iraia Eliasek (Zarautz, 1980), estreinatu baitute dagoeneko euren azken sorkuntza lana: Matriuska. Lehen emanaldia hilaren 2an egin zuten Donostiako Egia auzoko Le Bukowski aretoan, eta Igeldoko Itsas Aurre kultur etxean ere izan dira harrezkero. "Oso pozik" daude publikoaren erantzunarekin, bi lekuak "erabat" bete direlako, Gaztañagaren arabera. Gaur eta bihar beste bi emanaldi dituzte, horiek ere Donostian. Gaurkoa, Martuteneko Etxarriene auzo etxean izango da, 20:00etan; eta biharkoa, Bidebietako Kontadores aretoan, 19:00etan.

Atzean ez gelditzeko, aurrera begira

Atzean ez gelditzeko, aurrera begira

Ariane Vierbücher

Eraldaketa digitalerako aholkularitza teknologikoa eskaintzen du Inplantalariak zerbitzuak. Oinarrian, autonomoei eta enpresa txikiei tresna digitalen erabilera sustatzen laguntzea da helburua. Eusko Jaurlaritzaren egitasmoa da, SPRI enpresa garapenerako euskal agentziaren eskutik martxan jarritakoa. Hain justu, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako enpresei garatzen laguntzea eta eremu horretako industria ehuna babestea da SPRIren erronka. Gaur-gaurkoz, Gipuzkoan, lau garapen agentziak eskaintzen dute programan parte hartzeko aukera: Bidasoa Bizirik agentziak, Debagoienak, Debegesak eta Goiekik.

Hitzemanda zegoen moduan

Hitzemanda zegoen moduan

Unai Zubeldia

Margolari soila baino gehiago zen Jabier; artista kritikoa zen, oso eskuzabala, eta elkarrizketarako espazioak sortzearen aldekoa. Asko gustatzen zitzaion esperimentatzea". Angela Morenoren hitzak dira, Jabier Villarreal zenaren bikotekidearenak. Iazko ekainaren 11n hil zen artista iruindarra, 57 urte zeuzkala, baina ordurako hitzartuta zeukaten Eibarko Portalea kultur etxean jarri beharreko erakusketa. Bizitzaren kolpea jaso ondoren, eta Villarreali omenaldi txiki bat egiteko asmoz, proiektuarekin aurrera egitea erabaki zuten antolatzaileek. Gaur inauguratuko dute erakusketa, eta martxoaren 8ra arte egongo da ikusgai 26 lagunek elkarlanean osatutako proposamen kolektiboa. Villarrealen beraren hainbat lan ere egongo dira ikusgai, eta baita Morenorenak ere.

Alfonso Lopez de Etxezarreta: “Medikazioari esker, gaixoen %82k kontrola dezakete epilepsia”

M. Garate Epilepsiari buruzko ezjakintasunari aurre egitea da Gipuzkoako Epilepsia Elkartearen xedeetako bat. Alfonso Lopez de Etxezarreta (Donostia, 1951) presidentearen esanetan, gaixoek ezkutatu egiten dute gaitza askotan, izan ditzaketen trabengatik. Lan arloan, kasu, atzera egin dela uste du. Epilepsia “gaixotasun isildua” dela esan izan duzue. Zergatik? Ez delako uste bezain ezaguna. Epilepsia esan, eta jende...

Ezustean datozen krisiak

Ezustean datozen krisiak

Etxeko sukaldean zegoela izan zuen lehen krisia Kristinak, 2012. urtean. Zarata entzun eta bertaratu zirenean, lurrean aurkitu zuten etxekoek, konortea galduta, ahotik aparretan, eta bizkarrean kolpe handi bat zuela. Zarata entzun eta bertaratu zirenean, lurrean aurkitu zuten etxekoek, konortea galduta, ahotik aparretan, eta bizkarrean kolpe handi bat zuela. "Kontatzen didatena kontatzen dut nik, ez bainaiz ezerekin akordatzen. Deskonektatu bezala egiten zait garuna, eta ziplo erortzen naiz".

Utzikeriari aurre eginez

Utzikeriari aurre eginez

Azken bi ostiraletan aspaldiko manifestaziorik jendetsuenak hartu ditu Pasai Antxok. Ehunka lagun kalera irten dira katilu, lapiko, txilibitu eta bestelakoez lagunduta, zarataren bitartez beren ezinegona modurik argienean adierazteko. Izan ere, beldurra sumatzen da herritar askoren artean azken asteetan Pasai Antxon gertatu diren gertakarien harira.

Pilotakada txokora, tokirik badelako

Pilotakada txokora, tokirik badelako

Izatez, ez da herri handia Antzuola; 2.201 biztanle zituen iaz. Pilotan ere, akaso, ez dauka beste herri batzuek daukaten sonarik. Baina pilotarako zaletasun handia dago herrian, eta harrobia ere badauka; zortzi urte eta erdian profesionaletan aritu da Aitor Mendizabal, esaterako —iaz hartu zuen erretiroa—. Baina, oraingoan, emakumezkoetan dago arreta jarrita. Herriko hiru emakume ari dira parte hartzen Emakume Master Cup txapelketan, 16 urtez azpikoen lehian: Nagore eta Leire Galeano ahizpak eta Olatz Insausti; 15, 13 eta 12 urte dauzkate, hurrenez hurren. Dena den, ez dira herriko neska pilotari bakarrak; izan ere, Antzuolako pilota eskolan emakumeak dira lautik bat.

Txantxoaren apologia bat

Txantxoaren apologia bat

Mozorroa, maskara edo mozorrotutako pertsona da txantxoa, hainbat hiztegiren arabera. Tolosako inauterietan, horrela esaten zaio ganbarako trapu zaharrak hartu eta inauterietan atontzeko moduari. Izaera horri heldu nahi izan dio Udaberri dantza taldeak.