Kerman Garralda Zubimendi
Gipuzkoako urtegiek ia 40 milioi metro kubiko ur gordetzeko ahalmena dute, eta gaur egun, haien betetze maila %73an dago. Iñigo Elosegi Gipuzkoako Ur Partzuergoko zuzendariak dio ez dutela arazorik: "Nahiko lasai gabiltza. Urtegien egoeraren indizea kasu ia guztietan normala da. Horrek esan nahi du eguneko bolumena batez beste historian izan dugunaren gainetik dagoela". Soilik Barrendiolako (Legazpi), Ibai-ederko (Azpeitia) eta Lareoko (Ataun) urtegiak daude alerta-aurre egoeran. "Ez gara larritu behar. Erabateko normaltasunetik oso gertu gaude".