Iñaki Martiarena Otxotorena (Donostia, 1967) bizikletaz iritsi da Intxaurrondoko Otxoki parkean jarritako hitzordura. Ahal duenean garraiobide hori erabiltzen du, "ekonomiagatik eta kontzientzia sozial eta ekologikoagatik". Bere buruaz hizketan hasita, ez da atzera begiratu zale; nahiago du oraingoei eta hemendik aurrerakoei buruz aritu, jorratzen ari den esparru berriei arreta jarri. Bizitza guztia darama barrukoak marrazki bidez kanporatzen, baina hizketan ere egokia da. Badaki zer esan nahi duen, eta zer ez. Galdera entzun ostean, segundo batzuk hartzen ditu pentsatzeko, esan nahi duen hori ahalik eta zehatzena eta argiena adierazteko.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.