U. Zubeldia
"Bagera, gu ere bai, gu beti pozez, beti alai, beti alai!". Donostian eta Azpeitian gehienek urte osoa igarotzen dute Sansebastian eguna noiz iritsiko zain, eta egun bakarreko danbor leherketa izaten da gero. Itxaronaldia amaituta, igande iluntzean hasiko da 24 orduko festa. Berritasunak izango dira aurten, bi kasuetan zenbait danborrada berri ibiliko baitira kalez kale. Helduen danborradan, Donostian bost talde berri sortu dira: Eroski Lankide, Karmelo Txiki, 14 Gurutze, ONCE eta Anaiak Hirian. Azpeitian, berriz, hiru dira danborrada berriak: Izarraitzpe, Ilunpe eta Inpernue.