gipuzkoa

Trukegunea

Kutxa Ekoguneaz gain, trukerako beste hamar gune egokitu dituzte aurten, eta zehaztu egin dute zer gauza utz daitezkeen eta zer ez. Kokapenak Andoain. Kultur etxea. Beasain. Udaletxearen ataria. Donostia. Kutxa Ekoguneko haur parkearen ataria. Errenteria. Udaletxearen ataria. Legazpi. Kale Nagusia eta Laubide Urtatz auzoa. Oiartzun. San Markoseko garbigunea. Oñati. Udaletxeko plaza. Ordizia. Udaletxearen ataria. Tolosa....

Atera, atera, Mata Marketera

Atera, atera, Mata Marketera

Aitziber Arzallus
Aspaldian armairu zuloko iluna besterik ikusi ez duten arropei berriz distira egiteko aukera emango diete, bihar, Azkoitiko Matadeixen egingo duten II. Mata Market azokan. Helburua da inork erabiltzen ez dituen jantziak, oinetakoak eta osagarriak berrerabiliko dituen norbaiten eskuetara iristea.

Bi adarrek badutelako xarma

Bi adarrek badutelako xarma

Hegoi Belategi
Pedigridun txakur eta katu dotoreenak aukeratzeko lehiaketak oso ezagunak dira mundu osoan, eta baita Euskal Herrian ere. Katuak eta txakurrak, baina, txikiegiak dira, nonbait, Asier Etxeberria oiartzuarrarentzat; hark abelgorri handiei antzematen die dotorezia eta xarma.

Besarkadak, telemaratoiak eta mila kandela

Leire Narbaiza
Zenbat aldatu diren albistegiak! Lehen politika eta nazioarteko gatazkek okupatzen zuten lekua, eguraldiak, gertakariek eta albiste bitxiek betetzen dute orain. Lehen, kontu serio eta larriez elikatzen ziren informazio zerbitzuak; orain, ostera, fribolitate hutsenak ere ase lezake minutu behar hori.

“Eskola gutxitxo izan genuela, horixe da nire bizitzako akatsa”

“Eskola gutxitxo izan genuela, horixe da nire bizitzako akatsa”

Unai Zubeldia

Endoiako Beliosorogoikoa baserrian jaioa da Joxe Landa (Itziar, Deba, 1929), eta 11 anai-arrebatan bigarrena da. Manuel Olaizola Uztapide bertsolariaren lehengusu propioa zuen aita, eta haren itzalean ondu zuen hitz jarioa. "Baserriaren talaia paregabearekin", ia oharkabean hasi zen eguraldi kontuak aztertzen, eta "etiketa horrekin" egin ditu azken urteak. Gaur egun, bost irrati katetan egiten du eguraldi iragarpena, eta baita Gara egunkarian ere. Landak bide luzea egina dauka kooperatibismoan ere; 28 urte egin zituen Itziarko Nekazari Kooperatibako zuzendari karguan. Irakurtzea eta politika ditu zaletasunetako beste bi.

Ikusmina badago, eta hori ona da

Saroi Jauregi Antolakuntza aldetik arazo nabarmenik gabe joan dira orain arteko saioak, eta entzuleek erantzun bikaina eman dute. Bertso mailari dagokionez ere, gogoan iltzatuta geratzeko moduko bertsoaldi bat baino gehiago entzun dugu. Zer gehiago eska dezakegu! Duela lau urte finalean kantatu zuten zortzi bertsolarietatik seik hartu dute parte aurten final-laurdenetan, eta seiak sailkatu dira finalaurrekoetara....

Entrenatzen direnak, eta ez

M. Garate Izan du Unai Mendizabalek bertso saio jendetsuetan kantatzeko aukera. Ekitaldiren batean, jendetzaren aurrean bertsoren bat edo beste botatakoa da Eñaut Martikorena ere. Final-laurdenetan, bete-beterik zeuden aretoetan kantatu behar izan dute. Alabaina, orain, beste koska bat gora egingo du jende kopuruak, mila lagunetik gorako edukiera baitute aukeratutako pilotaleku eta kiroldegiek. Orain arte, hainbeste jenderen...

Umorean nahiz bestela

Umorean nahiz bestela

Miren Garate

Nahi berezi bat zuen Unai Mendizabalek (Zizurkil, 1992) Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako aurreko fasean: "Orain lau urte ez bezala, pisuzko gaiei eta gai sozialei ahalik eta ondoena erantzuteko intentzioarekin joan nintzen". Umorea egiten duen bertsolariaren etiketa jarri zaiolako irudipena eduki izan du, eta, horren erakusle, saio arruntetan, gehientsuenetan, gai arinak edo umorekoak tokatzen zaizkio. Nabarmendu du etiketa hori ez duela zama moduan hartzen , ez duela negatibotzat. "Neu ere jabetzen naiz neure buruari luzimendu gehiago ateratzen diodala mota horretako gaietan, baina baneukan erakutsi nahi bat, beste mota batzuetako gaietan ere badakidala bertsotan egiten". Halako burutapenak eduki izan ditu Eñaut Martikorenak ere (Hernani, 1995). "Izan dut zaku horretan sartu izan nauten sentsazioa: 'Lau grazia botako ditu, baina gehiago ez eskatu tipo horri'. Edozeri buruz kantatzeko eta esateko zerbait badudala erakutsi nahiko nuke".

Beste hauteskunde batzuk alkate bila

Beste hauteskunde batzuk alkate bila

Beñat Alberdi

Azken urtebetean ez da izan hauteskunde gutxi. Espainiako politikariek akordioak lortzeko izan dituzten zailtasunengatik gertatu da hori, gehienbat; hauteskunde kopurua ugaritu egin du horrek: apirilaren 28an, Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak izan ziren; maiatzaren 26an, udal eta foru hauteskundeak eta Europakoak; eta, joan den igandean, Espainiako Kongresurako eta Senaturakoak, berriz ere. Leintz Gatzagan, dena den, hauteskundeak izango dituzte berriro. Maiatzeko udal hauteskundeetan ez zen aurkeztu zerrendarik, eta, ondorioz, igande honetara arte atzeratu zituzten bozak. Ezohiko herri bihurtzen duten beste hainbat errealitate berezi ere baditu, gainera, Leintz Gatzagak.