gipuzkoa

Pintzelkada moreak

Pintzelkada moreak

Karmele Uribesalgo Alzola

Emakumeek sortutako arteak bi txoko izango ditu Debagoienean hilabete honetan: Arrasateko Kulturate, eta Bergarako Aroztegi aretoa. Herriko emakume sortzaileek erakusketa bana osatu dute toki horietan, euren lanekin. Martxoaren 8a aprobetxatuta, emakumeen lanak ikusarazi nahi izan dituzte.

Elkar lagunduz, elkar elikatuz

Elkar lagunduz, elkar elikatuz

Olatz Mitxelena
Egitasmo berritzaile bat da, emakumeak protagonista dituena. Pasaiako Udalak bultzatuta eta SOS Arrazakeria eta Elhuyar elkarteek elkarlanean dinamizatuta, proiektu pilotu bat abiatu berri dute Pasaian.

Belaunaldi guztiak borroka berean

Belaunaldi guztiak borroka berean

Aitziber Arzallus
Martxoaren 8a da, eta Euskal Herriko emakumeak 24 orduz lanuztera deitu ditu Euskal Herriko mugimendu feministak. Iazko lanuzteek izan zuten erantzuna ikusita, aurtengo greba ere arrakastatsua izango dela pentsa liteke, eta egunean zehar han eta hemen egingo diren mobilizazioetan jende askok parte hartuko duela.

Putzuzulo, elkartasun gune

Putzuzulo, elkartasun gune

Aitziber Arzallus

Martxoaren 8a da gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Eta Euskal Herriko Mugimendu Feministaren aldarrikapenekin bat datozen emakumeentzat, greba egiteko eguna ere bai. Bost ardatz ditu oinarrian gaurko grebak: ikasleak, enplegua, kontsumoa, pentsiodunak eta, batez ere, zaintza. "Bizitza sostengatzeko ardura kolektiboa" eskatzen dute, "pertsonen zaintza ez dadila zapalduen bizkar geratu". Amantalak balkoian eskegi, eta kaleak hartuko dituzte grebarekin bat egiten duten milaka emakumek.

Gizonezkoak, Puigcerdaren aurka irabazi beharrean

Txuri-Urdin gizonezkoen taldeari zaildu egin zaio liga irabaztea. Joan den asteburuan jokatu zituen finaleko lehen bi partidak, etxean, Puigcerdaren aurka, eta berdinduta iritsi dira hirugarren partidara. Donostiarrek 6-4 irabazi zuten larunbatean, baina kataluniarrek 1-1ekoa lortu zuten igandean, 4-6 nagusituta. 22:00etan hasiko da biharko partida, eta 15:30ean etzikoa.

Estutzea bera garaipena denean

Estutzea bera garaipena denean

Unai Zubeldia

Proiektua jaioberria da ia-ia. Bost pauso txiki besterik ez du eman oraindik. Asko dauka ikasteko, baina Espainiako Ligako bi erraldoiei parez pare begira jarri da dagoeneko. Duela bost urte, ia ezerezetik sortu zen Txuri-Urdin izotz-hockey klubaren emakumezkoen taldea, eta, liga erregularra hirugarren postuan amaituta, finalean sartzeko borrokan ari da, Sumendi Gasteizko taldearen aurka. Donostiarrek 1-2 galdu zuten joan den larunbatean, Txuri-Urdin izotz jauregian, finalerdietako kanporaketako lehen partidan, eta bihar jokatuko dute bigarrena, Gasteizen (14:15). Galduz gero, hirugarren posturako lehiatuko dira gipuzkoarrak, Valdemoro Madrilgo taldearen aurka, ziurrenik —Majadahondak 0-3 irabazi zion larunbatean—. Irabaziz gero, berriz, etzi izango dute hirugarren partida erabakigarria, Gasteizen bertan (14:00).

Beroketa lanak egiteko

Beroketa lanak egiteko

Unai Zubeldia

Euskarari eskutik heltzea da erronka. Euskaraz gozatzea, euskaraz haserretzea, maitatzea, kirola euskaraz egitea, Klika euskaraz egitea... 11 eguneko eskuz eskuko korrikaldi bat baino askoz gehiago da Korrika; euskara mundura zabaltzeko ariketa erraldoia. Apirilaren 4an hasiko da 21. Korrika, Garesen (Nafarroa), eta apirilaren 14an amaituko da, Gasteizen. Gau eta egun, Euskal Herriko hamaika bazterretara iritsiko da 11 egun horietan, baina 11 egunetik haragoko ekitaldia da euskararen aldekoa.

Korrika Kulturala

Herriz herri, egunotan ari dira lotzen hurrengo asteetarako emanaldiak, eta litekeena da beste hainbat ekitaldi ere sortzea. Korrika Kulturalak, oraingoz, egitarau hau osatu du Gipuzkoan. Bihar Errenterian eta Donostian eskainiko dituzte lehen bi emanaldiak, eta, oraingoz, apirilaren 11n izango da azkena, Lasarte-Orian. Bihar Errenteria. Hortzuma taldearen Jule antzezlana, 17:30ean, Zumardian. Donostia. Mahai jokoaldia, 10:00etatik eguerdira...