gipuzkoa

Itsasoan barrena, olatuz olatu

Itsasoan barrena, olatuz olatu

Unai Zubeldia

Herri honen etorkizuna erreferendum bidez erabakitzea". Horixe da Gure Esku Dago (GED) mugimenduaren helburua, eta Angel Oiarbide bozeramaileak hala azpimarratu zuen joan den azaroaren 18an, Donostiako eta Irungo herri galdeketen emaitzak jaso berritan. Datuez harago, "ohiturak sortzea eta herritarrek hurrengo faseetarako prestatzeko ariketan parte hartzea", horixe zen GEDren erronka. "Eta, horregatik, oso pozik gaude urteotan herritarrek eman duten erantzunarekin. Azken galdeketa mugarria izan da erreferendum lotesleari begira, eta datuak sekulakoak eta historikoak izango dira juridikoki loteslea den erreferenduma egiten dugun egunean".

Zubietar guztien gainetik…

Zubietar guztien gainetik…

Aitziber Arzallus
Zubietar gehienen iritziaren kontra, Donostiako Udalak azkenaldian Zubietan kokatu ditu eraikitzen ari den edo eraikitzekoak diren hainbat azpiegitura.

…eta arku guztien azpitik

…eta arku guztien azpitik

Aitziber Arzallus

Urteetako eztabaidaren ostean, eta iragarritakoa baino urtebete geroago, Gipuzkoako Foru Aldundiak urtarrilaren 9an jarri zuen martxan kamioiei N-1 eta A-15 errepideetan bidesaria kobratzeko sistema. 3,5 tonatik gorako ibilgailuek bakarrik ordaintzen dute kanona, egiten duten ibilbidearen arabera, eta hori neurtzen dute Etzegarateko, Irungo eta Andoaingo arkuek.

Borrokatutako lorpenak

Borrokatutako lorpenak

Aitziber Arzallus

Gipuzkoan, langileen %15ek baino ez dute hitzarmen kolektibo baten babesa, Araban (%42,9) eta Bizkaian (%39,5) baino askoz gutxiagok. Urteko lehen seihilekoan sinatutako itunek eragindako langile kopuruari dagokionez ere, Gipuzkoak ditu daturik kaskarrenak. Alegia, han hazi dela gutxien hitzarmen berriek babestutako langileen kopurua: urtearen hasieran %10,3 ziren, eta, sei hilabete geroago, %15. Aldiz, Araban, %32,1etik %42,9ra igo zen portzentajea; eta %16,8tik %39,5era igo zen Bizkaian. Zifra horiek, baina, ez dituzte gutxiesten aurten Gipuzkoan sinatu dituzten hitzarmenak; kontrara, are balio handiagoa ematen diete.

Zaintza dago jokoan

Zaintza dago jokoan

Aitziber Arzallus
Protesten eta mobilizazioen urtea izan da Gipuzkoako zahar etxeetako, adineko pertsonentzako eguneko zentroetako eta tutoretzapeko etxeetako langileentzat.

Hamar andrek Varela salatu dute, “engainuz” argazkiak egiteagatik

A. Arzallus 2017ko uztailean egin zen publiko kasua, Sortuk “Donostiako militante ezagun bat” kanporatu zuela jakinarazi zuenean, emakume gazteei biluzik argazkiak egin zizkielako “engainu” bidez. Sortuk salatu zuenez, militante horrek ezker abertzalean zuen “erreferentzialtasuna” baliatu zuen emakumeak “engainatzeko”. Donostiako Piratetako kidea ere bazen gizon hori, eta kanporatu egin zuten handik ere. Haritz Varela da gizon...

Kote Cabezudoren kontrako lehen epaiketa, urtarrilaren 16an

A. Arzallus Urtarrilaren 16an akusatuen aulkian eseriko da Kote Cabezudo argazkilaria, lehenengoz. Justiziari traba egitea leporatuta, lau urteko espetxe zigorra eskatuko dute fiskaltzak eta akusazio partikularrak; defentsak, berriz, absoluzioa eskatuko du. Sexu abusuak salatu zituen emakume bat biluzik ageri den argazki batzuk Interneten jartzeagatik epaituko dute. Emakume hori modelo lanetan aritua zen Cabezudorentzat. Lekuko gisa...

Amaiera guztiak ez baitira gozoak izaten

Amaiera guztiak ez baitira gozoak izaten

Unai Zubeldia

Bosgarrenez jarraian Kontxako Bandera astintzen ari ziren irailaren 9an, eta, zuzendaritzaren jarrera gogor kritikatuta, ia denek taldea utziko zutela jakinarazi zuten bi hilabete eskas geroago, azaroaren erdialdean. "Mugak gainditu ditu zuzendaritzak, eta atzera-bueltarik gabea da erabakia". Ez da giro Pasai Donibanen, azken bost urteotan besteak beste Euskotren liga eta Kontxako Bandera irabazi dituen taldea desegituratzeaz gain —Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak ere irabazi dituzte aurten—, gizonezkoen traineruak ere maila galdu zuelako irailaren 16an, Portugaleten (Bizkaia). 2019an KAE 1 ligan ariko da gizonezkoen ontzia.

Bizi-bizirik jarraitzen du oraindik

Bizi-bizirik jarraitzen du oraindik

Unai Zubeldia

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak...". Gitarra lagun hartuta, Mikel Laboak hala abestu zuen urte luzez herriz herri, auzoz auzo, eta erein zuen hura jasotzen ari da orain Donostiako artista, hil zela hamar urte bete direnean. Joan den abenduaren 1ean omenaldi goxoa egin zioten jaioterrian; egun horretan bertan inauguratu zuten Mikel Laboa plaza, Antigua auzoan, Marisol Bastida haren alarguna bertan zela. Laboaldia Azpeitian; Laboaren abestiak moldatuta kontzertua Urretxu-Zumarragan; omenaldi ekitaldia Baionan; Mugak. Laboari omenaldia Uztaritzen (Lapurdi)... Hegoak ebaki gabe, oraindik ere herriz herri hegan jarraitzen du Laboaren lan oparoak.