gipuzkoa

Espetxe politikaren kontra, manifestazioa

Espetxe politikaren kontra, manifestazioa

A. Arzallus Bihar, urriak 20, larunbata, manifestazioa egingo dute Donostian, Orain Presoak herritar dinamikak deituta. Joan den ekainean, gizarte zibileko sektore askotako 46 herritar ezagunek aurkeztu zuten Orain Presoak dinamika, eta oinarrizko eskaerak egin dizkiote Espainiako Gobernuari: urruntze politika bukatzeko, gradu progresioa ahalbidetzeko, larri dauden presoen arta bermatzeko eta Frantziako Estatuan presoek betetako kartzela urteak...

Distantziak areagotutako mina

Distantziak areagotutako mina

Aitziber Arzallus

Bukatu zen ETA, eta garai berri batean dago euskal gizartea, baina bada aurrerapausoak ematea galarazten duen zerbait: indarrean den espetxe politika. Hala uste dute presoek eta haien senideek. "ETAren bukaerarekin egoera ez da aldatu, okerrera egiteko ez bada", dio Olatz San Josek (Donostia, 1979). Haren bikotekideak, Jon Troitiñok, hamahiru urte daramatza preso, azken zortziak Murtzian (Espainia), etxetik 850 kilometrora, eta Frantziako pare bat espetxetan ere egona da.

Mundu ikuskera zorrozten

Mundu ikuskera zorrozten

Itzea Urkizu Arsuaga

Tolosako sei emakume gaztek ohi baino berritasun gehiagorekin ekin diote ikasturteari, eta ustekabeko bidaia batekin uztartu behar izan dituzte lehen klase egunak. Erasmus + programak topaketa bat antolatu zuen Emakume Gazteen Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, eta, horrela, urriaren 6tik 14ra bitarte, munduko bost herrialdetako berrogei emakume gaztek bat egin zuten Wiesbaden hirian, Alemanian. Malentxo Zeberio (2001), Ane Antxustegietxarte (2001) eta Garazi Oiartzabal (2002) dira bertan izan diren sei tolosarretatik hiru; Jerusalem (Palestina), Wroclaw (Polonia), Niñufer (Turkia) eta Wiesbadengo emakumeekin batera aritu dira elkarlanean.

Super Amara eta Asgicer, bat eginda

Super Amara supermerkatuak antolatuta, abenduaren 14an egingo dute Gabonetako ohiko kontzertu solidarioa, Donostiako Kursaal jauregian, eta Asgicerrentzat izango da han bildutako diru guztia. Niña Pastori eta Anne Etxegoienen kontzertuez gain, Oscar Terol umoregileak ere parte hartuko du kontzertu solidarioan. Sarrerak, dagoeneko, salgai daude www.kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko txarteldegian bertan.

“Laguntza inoiz ez da nahikoa”

“Laguntza inoiz ez da nahikoa”

Unai Zubeldia
Minbiziak ez dauka ez adinik, ez sexurik, eta ezta gizarte mailarik ere. Inor ez dago salbu". Eta horregatik murgildu da Asgicer, Gipuzkoa Minbiziaren Aurka elkartea, minbiziaren aurkako borroka etengabean. Fernando Pesquera (Donostia, 1948) da elkarte sortu berriaren presidentea.

Ramon Lopez de Mantaras: “Giza adimena duten makinak lortzetik oso-oso urrun gaude”

Ramon Lopez de Mantaras: “Giza adimena duten makinak lortzetik oso-oso urrun gaude”

Eider Goenaga Lizaso

Ramon Lopez de Mardarasek (Sans Vicenç de Castellet, Herrialde Katalanak, 1952) Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan ikasi zuen ingeniaritza elektronikoa, 1970eko hamarkadan, eta aste honetan itzuli da, hitzaldi bat ematera. Espainiako Adimen Artifizialeko Ikerketa Institutuko zuzendaria da, eta gaiari buruz hitz egitera gonbidatu zuen herenegun Mondragon Unibertsitateak.

Gizarteratzeko ahalduntzen

Gizarteratzeko ahalduntzen

Ikerne Zarate

Gaixo edo egoera kalteberaren batean dauden pertsonak biltzen dituzten elkarteen errealitatea gizarteratzea du helburu Bideak Zabalduz proiektuak. Errealitatea gizarteratzea, pertsona horiek ahalduntzea eta guztiak komunitatearen parte sentiaraztea. Agisas Gipuzkoako Gizarte Integratzaile eta Animatzaile Soziokulturalen Elkarteak jarri zuen martxan proiektua, 2016an.

Irabazle zerrenda

Helduen dantza solteko hamar txapelketa jokatu dira aurten; 11.a izango da Segurakoa. Hernani. Ane Urruzola eta Iker Sanz (Villabona-Amasa / Lezo). Zumarraga. Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta (Azpeitia). Irun. Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta (Azpeitia). Errenteria. Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta (Azpeitia). Itziar. Ane Urruzola eta Iker Sanz (Villabona-Amasa / Lezo). Azkoitia. Larraitz Larrañaga eta...

Aire berriak dantza soltean

Aire berriak dantza soltean

Loinaz Agirre
Iritsi da dantza solteko txapelketarik garrantzitsu eta ospetsuenaren ordua: Euskal Herriko 42. Dantza Txapelketa jokatuko da bihar, 18:00etan, Segurako Baratze pilotalekuan. Hamalau bikotek hartuko dute parte.

Egitaraua

Seminarixoan, Gaztetxean, Arrizuriaga eta San Martin plazetan eta kalean eskainiko dituzte emanaldiak: Urriak 25, osteguna Kalean (20:00). Brunette Bros konpainiaren Brunette Bozos Band. Urriak 26, ostirala Arrizuriagan (19:00etan eta 22:00etan). Brunette Bros konpainiaren The greatest & second smallest circus in the world. Seminarixoan (20:00). 2theatre konpainiaren Boris & Ingrid. Gaztetxean (22:30). Behibi’s konpainiaren Trabajos de...