Sailkatugabeak

Motzean

Bertsolaritza? Bizi eskola. Gai jartzaile lana? Gustura egindako jarduna. Erreferente bat? Laxaro Azkune. Gai jartzaile bat? Asier Iriondo. Bertsoaldi bat? Maialen Lujanbiok azken txapelketa nagusian, Irunen, trabestiaren paperean botatako hiru bertsoak. Plaza edo txapelketa? Lau urtez behin, txapelketa; hilean behin, plaza. Plaza bat? Usurbilgo Urdaiaga plaza, San Esteban auzoan. Txapelketa bat? Gipuzkoako Herriartekoa, 1999koa. Oholtzako...

30 emakumeak

Eulalia Abaitua. (Bilbo, 1853-1943). Lehen euskal emakume argazkilaria. Carmen Adarraga. (Hernani, 1921-2004). Espainiako saskibaloi selekzioko lehenengo kapitaina. Maurizia Aldeiturriaga. (Zeberio, Bizkaia, 1904-1988). Bertso inprobisatzailea eta pandero jotzailea. Joxepa Antoni Aranberri Xenpelar. (Errenteria, 1865-1943). Bertsolaria. Inocencia Arangoa. (Altza, Donostia, 1884-Madril, 1935). Margolaria. Benita Asas. (Donostia, 1873-Bilbo, 1968). Andereñoa eta feminista. Julene Azpeitia. (Zumaia, 1888-Bilbo, 1980). Irakaslea...

SAGARKULTUR 2021

Astigarragako Astarbe sagardotegiko terrazan joan den larunbatean ekin zioten Sagarkultur jaialdiari, Makatzak erakusketarekin eta Neona pop-rock musika taldearen emanaldiarekin. Beste zazpi saio izango dira uztailaren 25era bitartean. 3-6 euro artean balio dute sarrerek, eta menua ere dasta daiteke emanaldiez gozatzeaz gain: Uztailak 4, igandea 17:00. Nerea eta Mariano Kontukontzertuan. Ipuin kontalariak. Uztailak 9, ostirala 19:00....

Motzean

Zuretzat zer da alardea? Historia, komunitatea, alaitasuna, harrotasuna, kideak… Zein izaten da alardeko momenturik onena? Teiroa. Alardearen zein irudi daukazu buruan iltzatuta? Hainbeste dira… 1997ko alardea, agian, aldapa igotzen jendeak inguratuta. Baita Aizea Susperregiren amonaren unea ere [80 urterekin atera zen alardean, lehenengoz]. Alardearekin lotutako pertsona bat? Nire anaia Pello. Momenturik ilunena? 1997ko alardearen bozketa....

80 deportatuak

Bi fase nagusi izan zituen deportazioak: lehena, 1940ko abuztutik 1942aren hasierara, eta 1939an Frantziako armadan sartuarazitako eta gero gerrako preso hartutako euskaldunak deportatu zituzten. Bigarren fasea 1942aren hasieratik 1945eko maiatzera izan zen, eta okupazio alemanaren aurka borrokatu zirenak deportatu zituzten. BIZIRIK IRTENDAKOAK Lehen fasean. Elias Agilar Olmo (Irun), Jose Maria Agirre Salaberria (Etxebarri/Irun), Segundo Aranguren...

Egitaraua

Astelehenetik igandera, sei ekitaldi izango dira Zestoako Antzerki Astean. Zestoako turismo bulegoan daude salgai sarrerak: 8 euro balio dute 20:00etako lau saioek, eta 26 euroan eros daiteke lau emanaldietarako bonua. Uztailaren 4an 2 euro ordaindu beharko dira, eta ez da ordaindu beharko mahai ingurura bertaratzeko. Ekainaren 28a, astelehena 20:00. Iluntzen. Lesakako Mairu Antzerki Tailerra. Caravan...

Motzean

Izozkigilea ez bazina? Garraiolaria. Erreferente bat? Carlos Arribas. Gehien saltzen den zaporea? Jogurta. Gustuko duzun zaporea? Mango-Ezpeleta esan beharko nuke, baina gazta tarta zaporeko izozkia jaten dut nik. Sortu nahiko zenukeen zapore bat? 30 zaporetik gorako zerrenda bat daukat. Sortu duzun azkena? Getariako ilarren bainak, pistatxoarekin eta limoi birrinduarekin nahastuta. Oso berezia da. Momentuz, Getariako...

Uste okerrak

Elikadura portaeren nahasmenduei lotuta zenbait uste oker daude, eta horietako bi aipatu ditu Yolanda Iglesias Acabe Gipuzkoako Anorexiaren eta Bulimiaren aurkako Elkarteko psikologoak. Pisua Anorexia duten guztiak ez daude argal. Diagnosia egiteko, batetik, pertsona horrek azken bizpahiru hilabeteetan bere pisuaren %15 galdu al duen begiratu ohi dute profesionalek; horrez gain, pertsona hori pisuarekin obsesionatuta ote...