Pozak eta konplexuak

Rozalen abeslariak disko berria atera du. Hori, berez, ez da nobedadea, jardunean dagoen kantariak sarri egin behar izaten duen lana delako; berritasun barik birarik ez, komunikabideetan ere ez agertzea dakarrelako. Beraz, oihartzun gabe kontratu gutxi, eta jotzeko arazoak. Ahanzturak estalitako makinatxo bat omen dago horrela. Disko horrek, bat gehiago izan beharrean, badu berezitasunik: Espainiako Estatuko hizkuntza ofizial guztietan kantatzen du...