Ugalderen aurpegi guztiak ikusgai

Ugalderen aurpegi guztiak ikusgai

Hondarribian, Donostian eta Bilbon ikusgai egon ondoren, gaur Andoainera iritsiko da 'Martin Ugalde Orradre. Jaiotzaren mendeurrena (Andoain 1921-Hondarribia 2004)' erakusketa. Abenduaren 12ra arte ikusi ahal izango da, Basteron. Azaroaren 11n 100 urte beteko dira Martin Ugalde Andoaingo idazle, kazetari eta euskaltzalea jaio zela.