Urko Etxebeste
Dantzarik egin gabe, entsegurik edo txapelketarik gabe, euren bizitza asko aldatuko litzatekeela diote Katerin Artola Telleriak (Oiartzun, 2001) eta Iker Belintxon Lizarazuk (Lezo, 2002). Okerrera. Bigarren urtea dute elkarrekin bikotekako euskal dantza txapelketetan parte hartzen. Iazkoa elkar ezagutzeko urtea izan zuten; aurten, lehian izan diren lau txapelketatik hirutan garaile izan dira: Lekeition, Zarautzen eta Donostian.
