Aitziber Arzallus
Zertan lagundu dezaket?" galderari "zer dakizu egiten?" galderarekin erantzun ohi diote Marea Urdina elkarteko kideek. Horrela hasi zen haien eta Imanol Alesonen (Azkoitia, 1972) arteko elkarrizketa ere. Kirolari azkoitiarra mendian korrika egiten da abila, eta bere aletxoa modu horretan jartzea erabaki zuen. Horren emaitza da GR 11 Urdina egitasmoa. Pirinioetako zeharkaldirik luzeena da GR 11, Cap de Creusen (Girona, Herrialde Katalanak) hasi eta Higer lurmuturrean (Hondarribia) amaitzen den 850 kilometroko ibilbidea, eta egunotan horixe egiten ari da azkoitiarra, herritarrak arauz kanpoko funtzionaltasunen inguruan sentsibilizatzeko helburuarekin.