Unai Zubeldia
Urte askoan ONCE Espainiako Itsuen Erakundean helduen hezkuntzan eta braile irakasle gisa aritu ondoren, erretiroa hartu berritan Amaia Zalakainek (Oiartzun, 1966) ez du eduki disfrutatzeko aukera handirik oraindik. «Ia ezustean» iritsi zitzaion konfinamendu egoera, Donostiatik Irunera amaren etxera «astebeterako» joanda zegoela. Han igaro ditu bi hilabete eta erdi. Beldurrak uxatuta, «egoera berrira egokitzen» ari da pixkanaka. Egunerokoari aurre egiteko auzokideen babesa goratu du.
