Eskuak lehen sektorearentzat

Eskuak lehen sektorearentzat

Josu Artutxa Dorronsoro
Eskulana behar duten baserritarrekin eta nekazariekin lan eskabideak bideratzeko zuzenean harremanetan jartzea, horixe da erronka. Euskal Nekazarien Batasunak (Enba) lan poltsa bat eratu du Nekazari Gazteen Elkartearekin (Asaja) eta geolokalizazioan mundu mailako liderra den Ingurumen Sistemak Ikertzeko Institutuak (ESRI) Espainiako Estatuan duen enpresarekin lankidetzan. «Euskal Herriko lehen sektorea txikia izan arren, eskulana behar izaten da bai udan eta bai udazkenean», azaldu du Xabier Iraola Enbaren Gipuzkoako koordinatzaileak.

Fenomeno paranormalak eta euskara

Leire Narbaiza

Ez dakit inoiz Iker Jimenezen saioa ikusi duzuen, seguru nago baietz, Hegoaldekoak bazarete, behintzat. Cuarto milenio du izena, eta fenomeno paranormalez, OHEz (objektu hegalari ezezagunez), konspiranoiez eta abarrez hitz egiten du bertan. Gidoilariak gozatzen ibiliko dira pandemiarekin, beste hamar denboralditarako ere emango dielako materiala. Bada, programa horretan teoria bat defendatzen dute: eraikin baten hormen artean bizi izandako gertaerak indartsuak eta bortitzak badira, paretak sentimendu horiekin blaituta geratzen dira, sufrimendu hori kutsatuta geratzen da bertan, alegia. Jakina, fenomenoa sufritzen dutenak beti izaten dira ospitale psikiatrikoak, kartzelak, barnetegi krudelak... Oinazea eta terrorea aterpetu duten etxeak aztertzen dituzte, psikofoniekin-eta. Beldurgarria (hartu nahi duzuen zentzuan).

“Erditzea ez da gauza fisikoa bakarrik; emozionala ere bada”

“Erditzea ez da gauza fisikoa bakarrik; emozionala ere bada”

Unai Zubeldia

Sei urteko ibilbidea dauka Magale elkarteak. Etxeko erditzeetan laguntzen du elkarte horrek, eta Josune Ibargoien emagina eta edoskitzean aditua (Irun, 1988) da sortzaileetako bat —Clara Rosas emagin eta osteopatarekin sortu zuen proiektua—. Ibargoienek azaldu du urtetik urtera "gero eta jende gehiagok" ematen duela haurra etxean jaiotzeko pausoa, baina azken asteotan "asko" igo dela kopurua. COVID-19aren eta konfinamenduaren beste ondorioetako bat da hori.

Demostratzeaz “nekatuta”

Demostratzeaz “nekatuta”

Miren Garate

Ekainaren 25ean urte bat beteko da Gipuzkoako epaitegietako eta ertzain etxeetako garbitzaileek bederatzi hilabeteko greba bertan behera utzi zutenetik. Garbialdi enpresak kudeatzen du zerbitzu hori, eta langileen eta enpresaren arteko akordioarekin amaitu zen protesta. Bi aldarrikapen nagusi zituzten langileek: kale garbitzaileekiko —gehienak gizonak— zuten soldata arrakala desagertzea eta ordura arte jasotzen ez zuten plus bat kobratzea, baldintza toxikoetan eta lan nekagarrietan aritzen direlako. Soldata arrakala %70 murriztuko zela adostu zuten akordioan, eta eskatutako plusa ordaintzea ere onartu zuen enpresak, 2020ko urtarriletik aurrera. Hitzartutakoa betetzen ari dela dio Garbialdik; langileek, aldiz, oraindik ez dutela plus horri dagokion "zentimorik ere" kobratu diote. Azaldu dutenez, egoera publiko egiten hasi direnean jaso dute enpresaren deia, ordainduko diela esanez. "Kobratu arte ez dugu sinetsiko".

Eneko eta Leire, Ilintxatik Eibarrera

Eneko eta Leire, Ilintxatik Eibarrera

T. Madinabeitia

Genuine ligaren adarrak Legazpiraino iristen dira, hangoak baitira Eibarreko jokalarietako bi: Eneko Lopez 16 urtekoa eta Leire Gonzalez 20 urtekoa. Angel Lopez eta Amaia Mendizabal dira Enekoren gurasoak, eta Genuine liga bi gazteentzat zein garrantzitsua den azaldu dute.

Blindatuta

iritzia, Juan Luis Zabala

Atzo, une batez, telebistan La unidad telesaila ikusten ari nintzela, neure burua polizia lanean irudikatu ninan —aitortu nion—. Kalean eta pistola gerrikoan hartuta ez, koldarregia naun horretarako, baina ordenagailu baten aurrean datuak biltzen ez ninan gaizki ikusi neure burua. Horrek badin kazetari lanaren antzik ere azken batean...

“Komunitatea berreskuratu behar dugu ezinbestean”

“Komunitatea berreskuratu behar dugu ezinbestean”

Unai Zubeldia

Gizarteko beste hainbat alorretan gertatu den moduan, konfinamendu egoerak gogor astindu du Euskal Herriko ikastolen aldeko jai eredua ere, baina, "errealitate zail horretan", bat eginda aurrera egitea erabaki du Ikastolen Elkarteak: udazkenean egingo dituzte Herri Urrats (irailak 20), Kilometroak (urriak 4), Araba Euskaraz eta Ibilaldia (urriak 18) —Nafarroa Oinez hurrengo urtera atzeratu dute—. Kilometroen eredu berria martxan jarri berritan, hankaz gora gelditu da urte osorako plangintza. "Baina bete egingo dugu gizartearekin hartutako konpromisoa: Kilometroak jaia ospatzea". Hala azaldu du Mikel Egibarrek, Kilometroen koordinatzaileak (Zizurkil, 1963).

Birusaren faktura arindu nahian

Birusaren faktura arindu nahian

Miren Garate

COVID-19a iritsi aurretik ere udalak "abandonatuta" zituela diote Urnietako merkatariek eta zerbitzuen arloko negozioek. "Hogei urte daramatzat dendarekin, eta inoiz ez zait etorri inor zerbait behar ote dudan galdetzera", azaldu du optikariak. "Gizarte zerbitzuetatik Donostiara bidaltzen dituzte haurrak, ni hemen egon arren", berriz, psikomotrizitate zentro bat duen profesionalak. "Merkatarien erroldarik ere ez dute, eta oraintsu arte ez da egon merkataritzako teknikaririk", gaineratu du ile apaintzaileak. Eta tabernariak: "Urtero diru sail bat egoten da merkatariontzat, baina guk ez dugu inoiz ikusi diru hori; ez dakigu zertan inbertitzen duten". Pandemiak egoera nabarmen okertu dienez, elkartzea erabaki dute 71 negoziok, eta udalera jo dute laguntza eske. Jaso duten erantzuna, ordea, "etsigarria" iruditu zaie.

Bolada ona aldi bateko kontua izan daitekeelakoan

Bolada ona aldi bateko kontua izan daitekeelakoan

M. Garate

Irekita daude berriz ere herrietako saltoki gehienak, eta martxa onean ari direla diote merkatarien elkarteek. "Jendea ondo ari da erantzuten, baita saltokiak ireki aurretik ere. Ekarpenak egin nahi zituzten etorkizuneko erosketen truke. Kontuan hartu behar dugu bi hilabete oso luzeak izan direla", azaldu du Sonia Gomez Elgoibarko Txankakua merkatarien elkarteko lehendakariak. Eguraldia ere ari zaie laguntzen sasoiko produktuak saltzen; hala ere, ezin da esan normal ari direnik. Premiazko produktuak erosten dituzte, batik bat, bezeroek. "Salmentak motelago doaz, eta ordutegiak pixka bat aldatu behar izan dituzte denda batzuek, egunean bi aldiz garbitu ahal izateko".