Ezustean datozen krisiak

Ezustean datozen krisiak

Etxeko sukaldean zegoela izan zuen lehen krisia Kristinak, 2012. urtean. Zarata entzun eta bertaratu zirenean, lurrean aurkitu zuten etxekoek, konortea galduta, ahotik aparretan, eta bizkarrean kolpe handi bat zuela. Zarata entzun eta bertaratu zirenean, lurrean aurkitu zuten etxekoek, konortea galduta, ahotik aparretan, eta bizkarrean kolpe handi bat zuela. "Kontatzen didatena kontatzen dut nik, ez bainaiz ezerekin akordatzen. Deskonektatu bezala egiten zait garuna, eta ziplo erortzen naiz".

Alfonso Lopez de Etxezarreta: “Medikazioari esker, gaixoen %82k kontrola dezakete epilepsia”

M. Garate Epilepsiari buruzko ezjakintasunari aurre egitea da Gipuzkoako Epilepsia Elkartearen xedeetako bat. Alfonso Lopez de Etxezarreta (Donostia, 1951) presidentearen esanetan, gaixoek ezkutatu egiten dute gaitza askotan, izan ditzaketen trabengatik. Lan arloan, kasu, atzera egin dela uste du. Epilepsia “gaixotasun isildua” dela esan izan duzue. Zergatik? Ez delako uste bezain ezaguna. Epilepsia esan, eta jende guztiari konbultsioak, lurrera erortzea eta...

Utzikeriari aurre eginez

Utzikeriari aurre eginez

Azken bi ostiraletan aspaldiko manifestaziorik jendetsuenak hartu ditu Pasai Antxok. Ehunka lagun kalera irten dira katilu, lapiko, txilibitu eta bestelakoez lagunduta, zarataren bitartez beren ezinegona modurik argienean adierazteko. Izan ere, beldurra sumatzen da herritar askoren artean azken asteetan Pasai Antxon gertatu diren gertakarien harira.

Pilotakada txokora, tokirik badelako

Pilotakada txokora, tokirik badelako

Izatez, ez da herri handia Antzuola; 2.201 biztanle zituen iaz. Pilotan ere, akaso, ez dauka beste herri batzuek daukaten sonarik. Baina pilotarako zaletasun handia dago herrian, eta harrobia ere badauka; zortzi urte eta erdian profesionaletan aritu da Aitor Mendizabal, esaterako —iaz hartu zuen erretiroa—. Baina, oraingoan, emakumezkoetan dago arreta jarrita. Herriko hiru emakume ari dira parte hartzen Emakume Master Cup txapelketan, 16 urtez azpikoen lehian: Nagore eta Leire Galeano ahizpak eta Olatz Insausti; 15, 13 eta 12 urte dauzkate, hurrenez hurren. Dena den, ez dira herriko neska pilotari bakarrak; izan ere, Antzuolako pilota eskolan emakumeak dira lautik bat.

Txantxoaren apologia bat

Txantxoaren apologia bat

Mozorroa, maskara edo mozorrotutako pertsona da txantxoa, hainbat hiztegiren arabera. Tolosako inauterietan, horrela esaten zaio ganbarako trapu zaharrak hartu eta inauterietan atontzeko moduari. Izaera horri heldu nahi izan dio Udaberri dantza taldeak.

Egitaraua

10:00-13:00. Tonbola, jolasak (twister erraldoia, dardoak, saskibaloi egokitua), puzgarriak eta eskalaka. 10:30. Ekitaldiaren hasiera. 10:30-12:30. Kantujira. 11:30-12:00. Porrotxen ikuskizuna. 12:00. Iker Vicente eta Ruben Saralegi aizkolarien erakustaldia. 12:30-13:00. Arkaitz dantza taldearen emanaldia. 13:00-13:45. Zumba guztiontzat!

Hurrengo ikasgaia: elkartasuna

Hurrengo ikasgaia: elkartasuna

"Keinu hunkigarri" bihurtu da duela bi hilabete ikasgela barruan irakasleek mahai gainean jarritako erronka bat. "Kirolarekin lotutako ekintza bat antolatzea, helburu solidarioa edukitzea eta ekintza inklusiboa izatea".

Zientzia, gaztea eta “prekarioa”

Zientzia, gaztea eta “prekarioa”

Bioteknologia ikasketak egin zituen Sara Insaustik (Ordizia, 1993) Euskal Herriko Unibertsitatean, EHUren Leioako campusean (Bizkaia). 2015-2016 ikasturtean, Immunologiako masterra egin zuen Madrilen, eta Bilbora itzuli zen urtebete geroago, doktoretza egitera. Horretan ari da gaur egun.