National Geographic gurean laster

Egunotan Los nadies testua jirabiraka dabilkit buruan, eta ezin dut atera. Eduardo Galeanorena da, eta, nik poema izena emango banioke ere, ez dakit hala izenda nezakeen. Los nadies euskaraz irakurtzeko aukera ere badaukagu, Julen Gabiriak aspaldi baten bikain itzulita. Ezdeusak jarri zion izena itzultzaileak, eta berriro ere bere blogera jo dut irakurtzeko. Galeanok pobreez dihardu pieza poetiko horretan, baina nik beti ikusi izan dut diru falta zutenez ez ezik, kultura ez hegemonikoetako edozein herritarren gainean ere egiten zuela berba. Gutaz, alegia.

Irabazi asmorik gabeko basoak

Irabazi asmorik gabeko basoak

Miren Garate

Iganderako dute jarria hurrengo hitzordua. Aurrez beste hainbat herritan egin duten bezala, oraingoan Errezilen elkartuko dira boluntarioak, 09:00etan, Lurgaia fundazioak deituta. Azalpen labur batzuk entzun ostean, ordu erdi inguruko ibilalditxo bat egin beharko dute Hernio-Gazume mendi eremuko lursail batzuetara iristeko. Jabe pribatu batenak dira, baina hurrengo hamarkadetan Lurgaiak kudeatuko ditu, helburu jakin batekin: bertako basoak eta biodibertsitatea berreskuratzea. Lau hektareako eremua da, iaz arte pinudi izandakoa. Orain, pagoak, urkiak, lizarrak, astigarrak, elorri zuriak eta tokiko beste hainbat espezie landatuko dituzte boluntarioek, etorkizunean baso atlantiko bat izan dadin. Lursail horietan ariko diren lehen eguna izango da etzikoa, eta 400-500 zuhaitz inguru sartzea da asmoa.

Ohitura osasuntsuen oinarriak jartzen

Ohitura osasuntsuen oinarriak jartzen

Beñat Alberdi

Ohikoa da entzutea egunero komeni dela bost fruta jatea, eta, are gehiago, kirola egin eta gero bada. Gauzatu edo ez, beste kontu bat da hori, baina, ideia hori barneratzeko asmoz, Oñatiko Udalak Txoko osasungarria jarri du martxan kiroldegian. Eskola kiroleko ekintzaren bat dagoen bakoitzean zein hilabeteko lehen astelehenean, frutak eskaintzen dizkiete bertaratzen direnei. Txoko horretan, ordea, ez dituzte elikadura kontuak bakarrik landuko.

Haize berriak badu indarra

Haize berriak badu indarra

Aitziber Arzallus
Urtarrilak 26, igandea. 11:00. Berorik ez, baina zerua urdin-urdin dago Zarautzen. Itsas pasealekua, jendez lepo. Soinean daramatzaten berokiengatik ez balitz, uda irudiko luke. Batzuk paseoan, beste batzuk hondartzara begira. Hondarretan ere jende mordoa. Ez daude bainujantzitan, ez daude etzanda. Futbolean ari dira, plaierotan. Hondartzako Futbol Txapelketaren 76. denboraldiko zortzigarren jardunaldia dute neskek eta bederatzigarrena mutilek.

Iraupen eskiaren harrobia

Iraupen eskiaren harrobia

Imanol Garcia Landa

Iraupen eskian lehiaketari begira trebatu nahi duenak aukera badu Tolosan egoitza duen Rojo teknifikazio taldean. Joseba Rojo tolosarrak jarri zuen martxan proiektua, eta bigarren denboraldia da hau. Iraupen eskian lehiatutakoa da Rojo, baina 2014. urtea ez zen izan berak nahi bezalakoa: "Orduan nire entrenatzaile zenak esan zidan ea zergatik ez nintzen animatzen prestatzaile moduan lan egitera, eta horrela hasi nintzen".

Xose Estevez: “Itxuraz egonkorra zen gizartean baziren ezberdintasunak”

Xose Estevez: “Itxuraz egonkorra zen gizartean baziren ezberdintasunak”

Erik Gartzia Egaña

Xose Estevezek (Quiroga, Galizia, 1943) Las matxinadas en Euskal Herria (S. XVI-XIX) liburua idatzi du, Nabarralde fundazioaren Euskal Herriko historiari buruzko sailerako. Ostegunean aurkeztuko du, 19:00etan, Oiartzungo batzar aretoan, Anjel Rekalde editorearekin batera. Kontxa Murgiaren (Oiartzun, 1806-Santiago, 1854) omenezko ekitaldien barruan sartu dute aurkezpena.

Egitaraua

Otsailaren 4tik 6ra, bi hitzaldi, dokumental bat eta mahai inguru bat izango dira XVIII. Arkeologia Jardunaldietan, Donostiako San Telmo museoan. Ez da sarrerarik ordaindu beharko. Otsailak 4, asteartea 19:00. Peru Bilbao geologoaren hitzaldia: Kosta lerroa, beti egon da hor?. Ekitaldi aretoan. Otsailak 5, asteazkena 19:00. Pedro Castaños paleontologoaren hitzaldia: Kiputz, historiaurreko amildegia. Ekitaldi aretoan. Otsailak 6, osteguna 19:00. ‘Artiko’ dokumentalaren...

Klima aldaketaren arrastoan

Klima aldaketaren arrastoan

Unai Zubeldia

Klima aldaketari parez pare begira jarriko dira datorren astean Donostian. Aranzadi zientzia elkarteak antolatuta, XVIII. Arkeologia Jardunaldiak egingo dituzte otsailaren 4tik 6ra, San Telmo museoan, Aldaketa klimatikoak Historiaurrean gaia aztergai hartuta. "Gaur egungo gizartean klima aldaketak zenbateko arreta lortzen duen ikusita, atzera begiratu bat egitea pentsatu dugu, azken batean klima aldaketek baldintzatuta egon baita beti giza jardueraren garapena", azaldu du Juantxo Agirre Aranzadi zientzia elkarteko idazkari nagusiak.

Kontsumo ikuskaritza

Danel Agirre

Azken hogei urteetako ametsak unibertsitateko etsaminak egiten pasatu ditut. Akigarria izan da, baina behingoz kontzientzia lizentziatu zaidala dirudi. Nire REM faseko bizipenak irakurleria zabal eta leiala duen berriemaile batenak izatera pasatu dira, eta arraioa: lotan kazetaritzak beste grazia bat du, ez da nik ezagutu izan dudan ofizio patetiko samarra. Esnaerak, hori bai, zeharo trakestu zaizkit. Lehen, azterketa guztiak aspaldi bukatu nituela jabetu, eta arinduta ekiten nion egunari. Orain, pijamarekin batera bokazioa ere erantzi ohi dut, eta nire errealitate profesional askoz grisagora itzuli behar izaten dut goizero.