“Zorionekoa naiz mundu honetan egonkortasuna lortu dudalako”

“Zorionekoa naiz mundu honetan egonkortasuna lortu dudalako”

Beñat Alberdi

Aktore baten helburua ei da ahalik eta erregistro gehienetan lan egiteko gai izatea, baita rol jakin batengatik oroitua ez izatea ere. Kepa Errasti (Aretxabaleta, 1981) markatu egin zuen ETBn Goenkale telesailean egindako lanak. Harrezkero ere jarraitu du ikuskizunen munduan lanean, antzerkian gehienbat, eta jada gainditzen ari da gehienek Goenkale-ko rol harekin lotu izana.

Txikitasuna balio handia denean

Txikitasuna balio handia denean

Aitziber Arzallus

Iragan azarotik, hamasei astera arteko gurasotasun baimena har dezakete Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako arlo pribatuko langile guztiek. Ordura arte, zortzi astekoak ziren bigarren gurasoen baimenak. Arau berria indarrean denetik, ordea, erditu ez direnek, guraso ez-biologikoek —adopzioen kasuetan—, guraso bakarreko familietakoek eta subrogazio bidezkoek baimena hamasei astera luzatzeko aukera dute. Baimen ordaindua izango da: amari dagozkion hamasei asteak eta bigarren gurasoaren lehen hamabiak Espainiako Gobernuak ordainduko ditu —urtarrilaren 1ean igaro zen Espainian baimena zortzi astetik hamabira—; hamabi astetik aurrerakoak, berriz, Eusko Jaurlaritzak. Langileak eszedentzia moduan hartu beharko ditu aste horiek eta baimena bukatu ostean jasoko du dagokion ordain ekonomikoa, aldi bakarrean eta gehienez bi hilabeteko epean. Haurra jaio eta hamabi hilabeteko epea izango dute baimen horiek erabiltzeko, baina bi gurasoek ezingo dituzte baimenak aldi berean hartu.

Egunean behin, adinak bost

Egunean behin, adinak bost

Aitziber Arzallus

Egunean Behin lehiaketa iazko fenomenoetako bat izan da Euskal Herrian. Sakelakoetarako doako aplikazio hori martxoan merkaturatu zuen Eibarko Codesyntax enpresak, eta euskarazko aplikazio batek sekula izandako arrakastarik handiena erdietsi du. Bi asteren buruan, 2.000 erabiltzaile zituen; lau hilabeteren buruan, 15.000; eta bederatzi hilabeteren buruan, 62.000 baino gehiago. Zalantzarik gabe, boladan dago jokoa, eta ez soilik sakelakoari itsatsita bizi diren millenial-en artean. Manolo Larrañagak (Azkoitia, 1927) 92 urte ditu, eta aitortu du "kateatuta" dagoela. Duela sei bat hilabete izan zuen jokoaren berri, eta, deskargatu zuenetik, ez du partidarik huts egin. Areago, abenduaren 14an Azpeitiko Sanagustin kulturgunean egin zuten zuzeneko finalean ere parte hartu zuen. Finaleko 102 parte hartzaileetatik beteranoena izan zen azkoitiarra.

Filosofia plazaratzeko poteoa

Filosofia plazaratzeko poteoa

Eneritz Maiz Etxarri

Laukote bat elkartu da Tolosaldean eta Goierrin Pote Filosofikoak egitasmoa martxan jartzeko. Hiriburuetan eginiko esperientzia bat herri txikiagoetara gerturatu nahi dute Beñat Esnaola orendaindarrak, Alba Garmendia ikaztegietarrak, Mikel Urdangarin beasaindarrak eta Itsaslore Iarza Iruran bizi den gallartarrak.

Handia eraikitzeko, txikitik

Handia eraikitzeko, txikitik

Unai Zubeldia

Berria ezezaguna izaten da gehienetan, eta ezezagunak beti sortzen du halako ezinegon bat. "Ezjakintasun horretan pausoak eman beharra dago derrigor, ezin baitzara hasi ezerekin konparatzen. Horregatik, buru-belarri ari gara lanean, eta bizi eta gogotsu dago jendea, batere beldurrik gabe", adierazi du Gaizka Ezeizak, Villabona-Amasa eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolako koordinatzaileak. "Gure kasuan, erosoa izan da Kilometroak jaia antolatzeko bidea, eta eredu berriarekin ea asmatzen dugun ahalik eta jairik onena prestatzen".

Gorka Larrañaga: “Itzaleko Mexiko basati eta iluna islatu dute artista askok”

Gorka Larrañaga: “Itzaleko Mexiko basati eta iluna islatu dute artista askok”

Unai Zubeldia

Balak, pistolak, perdigoiak, kolpekariak, pistolen danborrak... Suzko armak hartu, biluzi, landu, eta hausnarketa eragiteko erronka daukate Gorka Larrañaga Azkoitiko artista plastikoak (1974) eta Mexikoko hainbat artistak, Calibre 16 erakusketarekin. Larrañaga hamahiru urtez bizi izan da Mexikon, eta han sortu zuen harremana Taco arte garaikideko lantegiarekin —Casa Galeria lantegiaren zuzendaria izan zen—. Joan den ostiralean ireki zituen ateak Eibarko Portalea kultur etxeko erakusketak, eta lanak datorren otsailaren 9ra arte egongo dira ikusgai. "Pentsarazi egiten du obra bakoitzak; hausnarketa eskatzen du. Inor ez du utziko indiferente".

Egitaraua

1990eko hamarkadan musikaren industriak emandakoaren errepasoa egiteaz gain, publikoa dantzan jarriko du bihar Back to the 90’s jaialdiak. 18:00. High Fidelity filmaren jatorrizko bertsioaren proiekzioa, Itsas Etxea auditoriumean. 20:00. 1990eko hamarkadan Spike Jonze, Michel Gondry eta Chris Cunningham zuzendariek ekoitzitako bideoklipen maratoia, Itsas Etxea auditoriumean. 23:00. Disko jartzaileen emanaldiak, Uxoa pubean. Wonder hits 90’s izenburupean, dantza pista girotuko dute lehendabizi...

Denboran atzera, dantzan

Denboran atzera, dantzan

Rebeka Ruiz
Aurtengo arrantza sasoiarekin itxaropentsu dago Amua kluba, eta beita prestatzen hasi da dagoeneko. Aurtengo lehen jaialdia egingo dute bihar, baina ez da azkena izango, 2020a "biziki indartsu" baitator elkartearentzat.

Eskulturak

Fernando Bengoetxea Altuna, Pernando Amezketarra. 1764-1823. Juan Lopek egin zuen eskultura, 1964an, Amezketan. Ramos Azkarate. 1847-1904. Tolosa. Juan Lopek egin zuen eskultura, 1965ean, Tolosan. Iñaki Eizmendi, Basarri. 1913-1999. Zarautz. Palmiro Harok egin zuen eskultura, 1985ean, Zarautzen. Indalezio Bizkarrondo, Bilintx. 1831-1876. Donostia. Ezezaguna da 1885eko eskulturaren egilea. Ereñotzuko bertsolariak. Hernaniko Ereñotzu auzoko bertsolarien omenezkoa da eskultura. Koldo Azpiazuk egin zuen, 1967an....

Plazan abestu eta betikotu

Plazan abestu eta betikotu

Asier Zaldua

Bertsoari harria, bertsolariari omenaldia. Koldo Izagirre idazle pasaitarrak lotura horretatik sortu zuen, iazko ekainean, Bertsoaren harria liburua, eta Urretxuko Udalak herrira eraman du proiektua, Joxe Mari Iparragirre musikaria jaio zenetik berrehun urte betetzear direla —aurkezpen ekitaldiak eta bertso saioak egiten ari dira liburuan aipatzen diren bertsolarien herrietan—. Bertako eta kanpoko eragileen laguntzarekin, urte guztian hamaika ekitaldi antolatuko ditu udalak, eta horietan lehena izan da Izagirreren liburuaren aurkezpena. Urtarrilaren 14an egin zuten aurkezpena, eta bertan izan ziren Iñaki Murua eta Maialen Akizu bertsolariak.