Maitasun pixka bat

Leire Narbaiza

Spain is back, Spain is here to stay" (Espainia itzuli egin da, Espainiak iraun egingo du) bota zuen Arancha Gonzalez Laya Espainiako atzerri ministro berriak kargua hartu zuenean (ez kargu hartu, ezta kargutu ere), Madrilen. Munduak ondo uler ziezaion, ingelesez, inperioaren hizkuntzan, nazioartea berari begira balego bezala. Ez nekien, ordea, Espainia inora joanda zegoenik. Nora, baina? Martera? Ilargira? Hori ez zait argi geratu. Bigarren zatiari, berriz, esanahi bi hartzen dizkiot. Bata: Espainiak, ilargitik etorri ondoren, Lurra planetan segituko duela. Eta bigarrena: Espainia bat, eta ez 51 (euskaraz ez du errimarik, pena). Hau da, ez dela disolbatuko. Hartu nahi duzuena, edo biak, edo beste aukeraren bat. Horrelako ekitaldi domestikoan, non estatu barruko begi eta belarriak adi egongo diren, esaldia ingelesez botatzea kosmopaletismoaren erakusgarri hutsa da, ez da hala? Koplexuen adibidea.

“Aurrerapenak dauzkagu orain, baina sukaldaritza ez dugu batere hobetu”

“Aurrerapenak dauzkagu orain, baina sukaldaritza ez dugu batere hobetu”

Unai Zubeldia

Astigarragako Errekalde baserrian jaioa da Charo Zapiain (1946), gaur egun Roxario jatetxea dagoen toki berean. Egun, lantoki eta bizitoki du garai batean familiaren baserria zena, eta ondoko eraikinean aritzen dira lanean hiru anaiak, Zapiain sagardotegian. Bakailao tortillak dauka sona handia Roxario jatetxean, baina "etxeko produktu guztiak mimatzen" saiatzen da beti Charo Zapiain. Astigarragatik Donostiara lehenengo, trena hartuta Frantziara eta Alemaniara gero... Hizkuntzak ikasita, itzultzaile lanetan eta turismo arloan aritu zen hainbat urtez, baina sukaldeko goxotasunean ari da lanean azken berrogei urtean. Gogotsu dago hasi berri den sagardotegi garairako.

Eskakizunak

EAEn familia harrera arautzen duen 179/2018 Dekretuak zehazten du zer baldintza bete behar dituzten harrera familia espezializatuek. Prestakuntza Ikasketak. Gizarte Hezkuntza, Irakasle, Erizaintza, Medikuntza, Pedagogia, Psikopedagogia, Psikologia, Soziologia, Gizarte Lan edo Gizarte eta Kultura Antropologiako diploma, lizentzia edo gradua izatea, edo, halakorik ezean, unibertsitatekoak ez diren baina osasun arloarekin edo gizarte komunitatearekin edo gizarte hezkuntzarekin zerikusia duten bestelako prestakuntza gradua...

50

HAURRAK, FAMILIA ZAIN Behar bereziak dituzten 50 haur bizi dira gaur egun Gipuzkoako harrera zentroetan. Borondatezko familiek ez diete balio haur horiei.

Beharren neurriko familiak

Beharren neurriko familiak

Miren Garate
Luisak 10 urte ditu. Atzerapen kognitiboa eta epilepsia ditu, eta ikusmen mugatua. Oso maiz izaten ditu buruko minak, eta portaera kontrolatzeko zailtasunak ditu, bai helduekin, baita umeekin ere. Mariak 16 urte ditu. Ez du bere familiarekin harremanik izan nahi. Oso itxia da, eta asko kostatzen zaio harremanak egitea, baina harrera familia bat eskatzen du.

Elizako obren penitentzia

Elizako obren penitentzia

Aitziber Arzallus

Luze doaz Zestoako Andre Mariaren Jasokundearen parrokian egiten ari diren lanak. Iragan abenduaren 1ean bi urte bete ziren tximista batek elizako kanpandorrea jo zuenetik. Kanpandorrea bera txikitzeaz gain, eraikinean kalte larriak eragin zituen ezbehar hark. Ia 25 hilabete joan dira ordutik, baina parrokia itxita dago oraindik, eta hura lehenera itzultzeko lanek aurrera segitzen dute. "Azkenetan" direla ziurtatu du Martin Artola Zestoako jarduneko parrokoak —Koldo Intxausti bajan dagoen parrokoaren ordezkoak—, eta "aurki" eliza zabaltzeko moduan izango direla. Ikusitakoak ikusita, ordea, ez da ausartu irekierari datarik jartzen.

Kamisete(ki)n historia idatziz

Kamisete(ki)n historia idatziz

Beñat Alberdi

Oroitzapen gisa eros daiteke kamiseta bat; kontzertu batekoa, kasurako. Baina, finean, elastikoa bera bilakatzen da gogorapen edo bertara heltzeko kanal. Beste kontu bat da kamiseta horrek non bukatu duen; pijama gisa askotan. Iker Barandiaran kazetari arrasatearrak gordeta dauzka kamiseta gehienak, eta hari gisa hartu ditu Twitterren #kontamisetak eta #kamitales traolekin. Elastikoa bitarteko gisa hartuta, harekin lotura zuzena duten gertakariak kontatzen ditu sare sozial horretan, izan kontzertu bat, musika talde baten konturen bat, edo pasadizoren bat.