Arindua bai, liberazioa ez

Danel Agirre

Urteak John Travoltak bezala hasi behar genituzke. Instagramera aurten igotako lehenbiziko postean, gaztetatik burusoila dela iragarri zuen aktore txit irregularrak, inork galdetu gabe (susmatu, guztiok susmatu izan dugu noizbait).

Girlandak durduzatua

Leire Narbaiza
Abenduaren hasieran auzokideen atean girlanda bat agertzen da, Gabonak iragartzeko asmotan edo. Girlanda hori biribila, uztai formakoa eta nahiko handia da; ez naturala, jakina, urtero bera da eta.

Lehen aldiz, lau gizonezko eta lau emakumezko izango dira Gipuzkoako finalean

Lehen aldiz, lau gizonezko eta lau emakumezko izango dira Gipuzkoako finalean

U. Zubeldia

Maiatzaren 4an hasi zen aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Gipuzkoa Bertsotan atariko kanporaketekin. 84 bertsolarik parte hartu zuten udaberriko lehen fase hartan, eta hamalau kanporaketa jokatu zituzten guztira. Nolabaiteko beroketa lana izan zen hura, final-zortzirenetarako prestaketa. Txapelketak irailaren 14an ekin zion azken faseari, Oñatin, eta, koska guztiak gaindituta, zortzi bertsolari ariko dira bertsotan biharko finalean, Donostian, Illunbeko zezen plazan (17:00): Agin Laburu, Alaia Martin, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Jon Maia, Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran.

Zortzi finalistak

Agin Laburu Rezola Jaioteguna: 1985eko otsailaren 26a. Jaioterria: Astigarraga. Gipuzkoako finalak: Bi (2011 eta 2015). Aurtengo txapelketako lehen saioa: Urriaren 20an, Irunen.   Alaia Martin Etxebeste Jaioteguna: 1987ko abenduaren 28a. Jaioterria: Oiartzun. Gipuzkoako finalak: Bi (2011 eta 2015). Aurtengo txapelketako lehen saioa: Urriaren 27an, Azpeitian.   Ane Labaka Maioz Jaioteguna: 1992ko abuztuaren 8a. Jaioterria: Lasarte-Oria. Gipuzkoako finalak: 0. Aurtengo txapelketako...

“Inoizko esperientziarik politenetakoa izango da”

“Inoizko esperientziarik politenetakoa izango da”

Unai Zubeldia

Ohorea sentitzen dut, harrotasuna". Xabier Gaztelumendik "esker ona" besterik ez dauka Gipuzkoako Bertsozale Elkartearentzat. Bertsozale gisa biziko du bihar arratsaldeko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, umetatik baita bertsozalea. "[Xabier] Amurizaren 1980ko eta 1982ko txapelen garaitik, bereziki". Baina aita eta txapel jartzaile gisa ere biziko du finala —Beñat eta Unai Gaztelumendiren aita da—. "Sentimendu asko pilatuko zaizkit egun guztian, eta ez da erraza izango denak kontrolatzea. Baina inoizko esperientziarik politenetakoa izango da, ziur".

Dakitenak oraindik ez dakitenei irakasten

Dakitenak oraindik ez dakitenei irakasten

Erik Gartzia Egaña

Herri aldapatsua da Oiartzun, eta herriko kaskoaren goiko aldean dago Intxixu AEK euskaltegia. Hango ikasle batzuek, baina, koska bat gorago egiten dute, Urkabe mendiaren magalera: berriki hasi dira Petra Lekuona zahar etxean bizi diren hainbat egoiliarrekin mintzapraktika saioak egiten.

Sormenerako teknologia

Sormenerako teknologia

Aitziber Arzallus

Hezkuntza sistema publikoa eraberritze prozesu batean dago. Ikastetxe bakoitza bere martxan ari da, baina haietako askotan aurrerapauso handiak eman dituzte azken urteotan; Zarauzko Orokieta herri eskola da horietako bat. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa aintzat hartuta, lehendabiziko Sormen geLab-a eraiki dute han: puntako teknologiaz hornitutako ikasgela bat. Asteartean aurkeztu zuten, eta ikusmin handia sortu zuen; dozenaka lagun bertaratu zen inaugurazio ekitaldira.