Unai Zubeldia
Balak, pistolak, perdigoiak, kolpekariak, pistolen danborrak... Suzko armak hartu, biluzi, landu, eta hausnarketa eragiteko erronka daukate Gorka Larrañaga Azkoitiko artista plastikoak (1974) eta Mexikoko hainbat artistak, Calibre 16 erakusketarekin. Larrañaga hamahiru urtez bizi izan da Mexikon, eta han sortu zuen harremana Taco arte garaikideko lantegiarekin —Casa Galeria lantegiaren zuzendaria izan zen—. Joan den ostiralean ireki zituen ateak Eibarko Portalea kultur etxeko erakusketak, eta lanak datorren otsailaren 9ra arte egongo dira ikusgai. "Pentsarazi egiten du obra bakoitzak; hausnarketa eskatzen du. Inor ez du utziko indiferente".