Unai Zubeldia
"Berritzailea" batzuentzat, "futurista" beste batzuentzat, eta "maisua" gehienentzat. Ludwig van Beethoven konpositore alemaniarrak (1770-1827) arrastoa utzi zuen ondorengo musikagile askorengan, eta, jasotako guztiaren zati txiki bat itzuli nahian, ekitaldiz josita dator 2020a. Aurten 250 urte beteko dira Beethoven jaio zenetik —1770eko abuztuaren 16an jaio zen, Bonn hirian—, eta, urteurrena ospatzeko, hainbat kultur ekitaldi izango da mundu osoan; baita Gipuzkoan ere.