Belarritakoek markatzen gaituzte

Leire Narbaiza

Gure belaunaldiko emakumeoi, jaio bezain laster, oraindik amategian geundela, gauza bi egiten zizkiguten: bataiatu eta belarrietan zuloak, belarritakoak janzteko. Orduan bataioa derrigorrezkoa zen, eta Euskal Herria katolikoegia sakramentu garrantzitsuenari uko egiteko. Ahalik eta lasterren kristau bihurtu, hiltzeko arriskua bizia zelako. Zeremoniara ama ezin zen joan, batetik klinikan zegoelako, eta bestetik elizan sartzeko ezpurua zelako, berrogei egunez lohia Elizaren begietan. Aurreragoko emakumeek etxetik ere ezin zuten irten koarentena bitartean, andrazkoa izatea beti izan delako kontu zikina gizarte atzerakoiarendako; hain zikina, non Ama Birjinaren tituluetako bat "sortzez garbia" den, bekaturik gabekoa, alegia. Garbia. Hara hor gakoa, araztasuna. Detergente merke baten iragarki iruzurtia dirudi guztiak.

Begiekin ere entzun daiteke

Begiekin ere entzun daiteke

Unai Zubeldia

"Pertsona gorren eskubideak bermatzeko asmoz" sortu zen Gainditzen Tolosaldea-Goierriko Pertsona Gorren Elkartea, 2002an, Tolosan. "Pertsona horiek zeuzkaten beharrei erantzun bat ematea zen erronka". Garazi Sasiain Gainditzen elkarteko bitartekariak azaldu duenez, komunitate gorraren sentsibilizazio astea antolatzen hasi ziren lehenengo, eta egitasmo horrek hamaseigarren urtea bete du jada aurten; azaro erdialdean egin zituzten jarduera horiek. "Azken finean, gorrek komunikatzeko dauzkaten mugak azaltzea eta horiek nola hauts ditzakegun aztertzea izaten da urteroko helburua". Pertsona gorren beharrei tiraka, ordea, askotan bazterrean gelditzen da horien aisia eskubidea, eta, sentsibilizazio lan horretan pauso bat gehiago emanda, duela hamar urte sortu zuten Keinu Hizkuntzako Nazioarteko Zinema Jaialdia. "Keinu hizkuntza ezagutarazteko eta bultzatzeko helburuarekin sortu zen jaialdi hori, herritarrak gorren kulturara gerturatzeko erronkarekin".

Behar besteko zukurik ateratzen ez zaion programa

Hamabost urte bete ditu Gipuzkoako bizitza independenterako programak. Gizarte politiketan dagoen “altxor nagusia” da Elkarturentzat. “Pena da ez diogula distirarik ateratzen”, esan du Mikel Malkorra zuzendariak. Besteak beste, mendekotasun legeak ez bezala, laguntzaile pertsonalak kontratatzearen kostuaren %100 estaltzen du —muga da pertsona batek egoitzan duen kostua ez gainditzea—. Hala ere, hogeita hamar erabiltzaile inguru ditu gaur egun. “Garai batean esperientzia...

Gazteak eta hiztun gutxituak

Gazteak eta hiztun gutxituak

Jon Miranda

Erasmus + programaren bitartez, Europako Batasunak diru laguntzak ematen ditu gazteen eta gazteria arloko profesionalen proiektuak garatzeko. Programak eskaintzen dituen baliabideak aprobetxatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta, Gaztematika sarearen bitartez, udalak bultzatu ditu gazteekin batera trukerako proiektuak gara ditzaten. Zizurkilgo eta Elgoibarko udalek erronkari heldu diote, eta hizkuntza gutxituen inguruko sentsibilitatea duten gazteentzako proiektu bat aurkeztu dute.

Igandean zehaztuko da zein zortzi bertsolari ariko diren finalean

U. Zubeldia Finalerako sei bertsokideen zain jarraitzen dute Agin Rezolak eta Beñat Gaztelumendik. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako lehen bi saioak irabazita, abenduaren 14an Donostiako Illunbe pabiloian jokatuko duten finalerako sailkatuta daude, jada, Rezola eta Gaztelumendi. Eta etzi ilunabarrean zehaztuta geldituko da finalerako zortzikoa. Tolosako Usabal kiroldegian jokatuko dute finalaurrekoetako azken saio hori, 17:00etan, eta Beñat Lizaso, Haritz Mujika, Iban Urdangarin,...

Irribarrerik serioenarekin

Irribarrerik serioenarekin

Unai Zubeldia

Erdibideko umorea ez da gustagarria izaten, eta hori da arazoa, zaila dela umorea egitea". Iban Urdangarinek (Ataun, 1985) betidanik eduki izan du ondoan umorearen etiketa, eta, hain zuzen ere, umoreak txapelketan daukan "edo eduki beharko lukeen" tokia aldarrikatu du ataundarrak. "Kontua da, ordea, drama egiten ikasi egin daitekeela, entrenatu egin daitekeela, eta ez dela erraza umorea egiten ikastea. Umorea baino irisgarriagoa da drama".

Euskararen haritik tiraka

Euskararen haritik tiraka

Rebeka Ruiz

Gipuzkoako beste hainbat herritan bezala, Errenteriako Orereta ikastolak egitarau oparoa osatu du abenduaren 2tik 5era, Euskararen Egunaren harira: (H)arian euskararen astea. Askotariko jarduerak ondu dituzte ikastetxeko arduradunek, musika, bertsolaritza, literatura eta beste hamaika diziplinarekin lotuta. Horien guztien artean, hezkuntza zentroak elkartasun afari musikatu bat antolatu du azken egunerako, Anje Duhalderen eskutik.