Mintza gaitezen zigarrokinez

Danel Agirre

Inguruko auzoetako espaloien kartografia osatu ahal genuke, milimetrokako eskalan, saltxitxa txakurron bidaideok. Tripontzi konpultsiboak dira diseinu bitxiko gure adiskideak, eta zangoen laburrari esker, muturra zorura itsatsita eraman ahal dute beti. Uhalaren beste aldean goazenok erne ibili ezean, xurgagailua martxan ipini eta edozer irensten dute. Kebab zatiak, ogi koskorrak eta pizza muturrak saihestearekin arduratuta —Mitte benetan dago zerri—, lurrari so pasatu ditut azken bi urteetako ehunka pasealdi. Zeharka, izurrite baten demaseko neurriaz jabetu naiz: sekula inork erretiratuko ez dituen milioika zigarrokin daude bazterretan.

“Jolas moduan hartu genuen dena; ondo pasatzea zen kontua”

“Jolas moduan hartu genuen dena; ondo pasatzea zen kontua”

Beñat Alberdi

Aitor Gorosabeli (Eibar, 1970) familiatik datorkio musikazaletasuna. Bitxia bada ere, Su Ta Gar taldeko abeslari eta gitarra jotzaileak pianoarekin egin zituen lehen urratsak musikaren munduan, eta solfeo ikasketak ere egin zituen gero. Pertsonaiak pertsona itzalean uzten du askotan, baina Aitor Gorosabel pertsonak berak asko dauka kontatzeko.

Lau urteko hutsuneak ahalbidetu duena

Lau urteko hutsuneak ahalbidetu duena

Lurralde Antolaketarako plan sektorial batekin ahalegindu ziren 2004an merkataritza gune handien zabalpena mugatzen. Eusko Legebiltzarrean onartutakoa, ordea, auzitara eraman zuen Garberak, merkataritza gunea handitzeko asmotan baitzebiltzan ordurako. 2015ean, Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen plana, halako erabakiek lege izaera izan behar dutela argudiatuta. Lau urteko hutsune bat egon da, beraz, Eusko Legebiltzarrak ekainaren 27an merkataritza gune handiak hirien periferian...

EAJk eta PSE-EEk uko egin diote Zaldunborda geldiarazteko eskatzeari

EAJk eta PSE-EEk uko egin diote Zaldunborda geldiarazteko eskatzeari

Eider Goenaga Lizaso
Gipuzkoako foru gobernuak eskumenik ez duen arren, Zaldunbordako proiektuari buruzko ebazpena onartu zen herenegun Batzar Nagusietan. Bi proposamen zeuden mahai gainean: EH Bildurena bata (Elkarrekin Podemos eta PPrekin adostutako erdibideko zuzenketa eraman zuten osoko bilkurara); eta PSE-EErena bestea (EAJrekin adostu zuten erdibideko zuzenketa).

Lapatxen, organikorik ere ez

Lapatxen, organikorik ere ez

Aitziber Arzallus
Hiri hondakinen kudeaketa jada ez da arazo Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat. Urtea bukatzerako martxan izango dira Zubietako azpiegitura guztiak: TMB hondakinen tratamendu mekaniko-biologikoko planta, erraustegia, biometanizazio planta eta zepak tratatzeko planta.

Pantailatik eskua luzatuta

Pantailatik eskua luzatuta

Unai Zubeldia
Bidania-Goiazko baserri batean garatu dute proiektua, Mirtaren eta Braulioren bizitokian. 80 urte baino gehiago dauzkate biek, eta, besteak beste, mugikortasun eta arlo emozionaleko arazoak tarteko, mendekotasuna daukate eguneroko jardunerako.

Atsekabeak eraman du esnea

Atsekabeak eraman du esnea

Hegoi Belategi

Zortzi urteotan Trintxerpeko biztanleek bazekiten baserriko esnea non erosi. Hala nahi zuenak aski zuen Euskadi etorbidean dagoen Bordazar baserriko makinara joatea; "esne freskoa, merkea eta tokikoa" eskaintzen zuten han. Baina, behi antzuak bezala, makinak ez du esne gehiago emango, eta herritarrek mendira igo beharko dute baserriko esnea zuzenean erosi nahi badute.

Itzal luzeko ekarpena

Itzal luzeko ekarpena

Eider Goenaga Lizaso

Musikarekin lotuta oroitzen dute batzuek Xalbador Garmendia (Zaldibia, 1932-Anoeta, 2018), dantzari lotuta bestetzuek; besteak beste, Tolosako Udaberri dantza taldearen sortzaile izan zen 1957an, eta Zaldibiako abesbatzaren eta musika eskolaren sustatzaile 1968an. Kopuru aldetik obra ugari idatzi ez bazuen ere, antzerkigintzan eta literatura itzultzen eginiko lana nabarmenduko dute fokua literaturan jartzen dutenek; Historia triste bat antzezlana idatzi zuen, 1964an, eta hark itzulitakoen artean daude Albert Camusen Gizon zuzenak antzezlana, Antoine de Saint-Exuperyren Printze Txikia eta Gabriel Garcia Marquezen Heriotza iragarritako baten kronika. Garmendiak itzulpengintzan eta euskara zuzentzaile gisa egin zuen lan gehien: aipatutakoez gain, Gernikako Estatutua itzuli zuen, Zeruko Argia-n zuzentzaile aritu zen eta 21 urtez euskara arduradun izan zen Egin egunkarian, 1998an itxi zuten arte.

Egitaraua

Arrasate Urriak 16. Conxa Borrell. Urriak 24. Peter Szil. Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan, 18:30ean. Azpeitia Urriak 23. Peter Szil. San Agustin kulturgunean, 18:30ean. Eibar Urriak 15. Conxa Borrell. Urriak 22. Peter Szil. Urriak 23. Amelia Tiganus. Portaleko areto nagusian, 18:00etan. Hernani Urriak 14. Conxa Borrell. Urriak 22. Amelia Tiganus. Urriak 25. Peter Szil. Biteri kultur etxean, 18:30ean. Legazpi Urriak 17....