Egitaraua

Goizean hasi eta iluntzera arte, hamaika ekitaldi izango da bihar Donostian. 11:00. Zomorro bila Urgullen. Iñaki Sanz biologoak eta Eñaut Aiartzaguena marrazkilariak gidatuta. Trinitate plazatik abiatuko dira. 12:00. Ibilbide historikoa kalez kale. Txistulariek gidatuta, Urko Apaolaza historialariaren azalpenekin eta Beñat Gaztelumendi eta Miren Artetxe bertsolariek zirikatuta. Trinitate plazatik abiatuko dira. 13:00. Sokadantza Konstituzio plazan. 14:00. Herri bazkaria Trinitate plazan. Saizar...

Txikitik erreferentziak sortuz

Txikitik erreferentziak sortuz

Unai Zubeldia

"Betidanik izan da zaila kazetaritza independentearen bidean irmo jokatzea, komunikabideek ia beti ondoan izan dituztelako bankuak, alderdi politikoak edo finantza bazkide handiak". Estitxu Eizagirre kazetariak azpimarratu duen moduan, ordea, saiakera horretan, jada, ehun urte bete ditu Argia astekariak, eta, ospakizun giroan, bihar egingo dute mendeurren festa, Donostian. 11:00etan hasiko da lehen ekitaldia, Trinitate plazan —adituen laguntzarekin, zomorro bila joango dira Urgull mendira—, eta iluntzean amaituko da jaia, Trinitate plazan bertan, Amaren Alabak, Mursego, Balerdi Balerdi eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldeen kontzertuekin. Doakoak izango dira ekintza guztiak.

Burka batzuk ez dira oihalezkoak

Leire Narbaiza

Zelan hasten zarete paperezko egunkariak eta aldizkariak irakurtzen? Portadatik, ala kontraportadatik, atzeko aldetik? Nik beti atzetik ekiten diot paperean irakurtze/ikusteari. Ez dauka fama onik hala egiteak garrantzitsuena aurrean dagoelakoan. Baina, beharbada, atzetik hasten garenoi in crescendo joatea gustatzen zaigu: gauza banalekin hasi, benetan inportanteenetan amaitzeko.

“Artea ideia bat da; eta traste pila bat dago orain, baina ideia gutxi”

“Artea ideia bat da; eta traste pila bat dago orain, baina ideia gutxi”

Eider Goenaga Lizaso

"Kasualitatez" jaio zen Mikel Campo Burgosen (Miranda Ebro, Espainia, 1957). Araban bizi ziren gurasoak, baina Miranda Ebroko ospitalea zuten gertuen ama erditu zenean. Hori argituz hasi du elkarrizketa. Gipuzkoan egin zituen bere bizitzako urte gehienak —Deban eta Zarautzen—, eta Iruñean bizi da egun. Unibertsitatera itzuli da: Esperientzia Gela batean ari da, besteen esperientzietatik ikasi eta "lagun berriak" egiten: "Nire adinarekin, hori ez da erraza".

Bala zuloen atzeko duintasuna

Bala zuloen atzeko duintasuna

Unai Zubeldia

Itzali zen 36ko gerra, zorionez, baina itzaltzen ari dira gerrako oroitzapenetako asko ere, tamalez. "Horregatik, belaunaldien arteko hesi hori apurtzeko ariketa egiten saiatu gara gu", azaldu du Aitor Azurki kazetariak, Gerra Zibila Gipuzkoan; erresistentzia eta duintasuna erakusketaren sortzaileetako batek. "Donostian, Koldo Mitxelena kulturunetik oso gertu, badaude, oraindik ere, 36ko gerra oso latza izan zela erakusten diguten ikur batzuk, eta horiek erakustea da gerraren erantzuna erresistentzia eta duintasuna izan zela azaltzeko bideetako bat".

Memoria tailerrak egingo dituzte hilean behin

Jende faltan, huts egin du prestatuta zeukaten lehenengo memoria tailerrak, baina urriko, azaroko eta abenduko azken ostiral arratsaldeetan (16:30-20:00) eta larunbat goizetan (11:00-14:00) tailerrak egingo dituzte Koldo Mitxelenako erakusketa aretoan bertan, eta Aitor Azurki eta Aitzol Arroyo ariko dira moderatzaile lanetan. Antoni Nicolau historialari eta erakusketaren komisarioak diseinatu ditu tailerrak. Aurretik izena eman beharra dago parte hartzeko.

“10.000 bat martetar datoz”

“10.000 bat martetar datoz”

Eneritz Maiz Etxarri

Bide luzea egin du Euskaldun bat Marten ipuinak, eta oraindik ere bidea egiten ari da. 50 urte dira Iñaki Zubeldia idazle ikaztegietarrak lehen ipuin hura idatzi zuenetik, eta, 50. urteurrena aitzakia hartuta, trilogia bat osatu du. Duela lau urte idatzi zuen Martetarrak Zarautzen, eta aurten Zertara datoz martetarrak?.

Lasterkariaren benetako balentria

Lasterkariaren benetako balentria

Miriam Luki

Lasterketaren azken txanpa zen. Bederatzi kilometroko jaitsiera baino ez zitzaion falta Gorka Zubeldiari (Alegia, 1970). Antolakuntzako kideak walkie-talkie bidez hitz egiten ari ziren. Izan ere, denboraz kanpo zihoan. "Baina nire hankari begiratu zioten, eta jarraitzen utzi zidaten", azaldu du Zubeldiak berak. Lasai-lasai zihoala gaineratu du. "Eta Chamonixeko helmugan ez nuen espero hainbeste jende". Mont Blanceko ultratrail lasterketako lehen korrikalariak iristear zeudenez —171 kilometro dauzka proba horrek, eta 101 kilometrokoa da CCC lasterketa, Zubeldiak egindakoa—, 3.000 lagun inguru zeuden helmugan. "Niretzat ezustekoa izan zen guztiak courage [kemena] hitza errepikatzen entzutea". Hala hartu zuten helmugan. Bertan eseri zen helmugako marra zeharkatu zuenean, eta protesia kendu zuen. Argazkilariei bizkarra emanda, harrera hura eskertu nahi izan zien ikusleei.

Irakaspenez betetako herriko zutabeak

Irakaspenez betetako herriko zutabeak

Beñat Alberdi

Izan herriaren beste ikuspuntu bat eskaintzeko edo izan teknika ezberdinekin jolasteko, Oñatiko Ilunpetan argazki taldeak argazkiz bete ditu herriko plazako zutabeak, Oñati begi bistan erakusketarekin. Argazkiak, finean, asko esan dezake plano bakar batean; eta are gehiago, kasu honetan bezala, bertsoak lagunduz gero. Aurten, emakume kirolariak dira protagonistak; hamahiru kirol diziplina hartu dituzte, eta horietan jardun diren edo jarduten diren emakumeen argazkiz bete dituzte beste hainbeste zutabe.