Udane Arbeo
"Betidanik" izan du interesa hizkuntzaren idazkerarekin eta ahozkotasunarekin lotura duten gaietarako. Euskal Filologian irakasle gisa aritutakoa da Elixabete Perez Gaztelu (Errenteria, 1961), eta Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean Komunikazio graduan Komunikazioaren Teoria, Ahozko komunikazioa eta Prentsa idatzia irakasten ditu egun.
