Hiriaren ohiko fokuetatik ihesean

Hiriaren ohiko fokuetatik ihesean

Unai Zubeldia

Donostia ez da Jazzaldia bakarrik; ez da Zinemaldia soilik; eta Musika Hamabostaldiaz harago ere hirian badago bestelako kultur eskaintzarik. Donostiaren arnasguneetako bat da Kristinaenea parkea. "Eta musika eskaintza horretan ere arnasgune moduko bat da Glad is the Day jaialdia", azaldu du Jon Aizpuruak, Donostia Kulturako Kultur Ekintza Sailaren zuzendari teknikoak. "Zinemaldiaren eta Jazzaldiaren ondoan, aurrekontu eta baliabide aldetik proposamen apalagoa da Glad is the Day, baina jaialdi desberdina da. Formatuarekin asmatu dugula uste dut".

Arte eszenikoak ikasgai gisa

Arte eszenikoak ikasgai gisa

Jon Miranda
Iaztik martxan da Euskal Herriko lehen zirku ibiltaria: Gure Zirkua. "Lehen ere bazegoen mugimendua gure ingurunean, baina ez zen hain agerikoa", esan du Irati Gonzalez Jaimerenak (Irun, 1986), Asvinenea arte eszenikoen laborategiko kideak.

Erronkari helduta, eztarria berotzen

Erronkari helduta, eztarria berotzen

Aitziber Arzallus

Jai giroan eta poztasuna adierazteko erabiltzen den oihua da irrintzia. Baina bota daiteke beste egoera batzuetan ere, eta balio dezake beste sentimendu batzuk adierazteko ere. Komunikatzeko modu bat zen artzainentzat; Orreagako guduan, arerioak izutzeko erabili bide zuten; erabili izan da garaipenak ospatzeko, hildakoei agur esateko eta askatasuna aldarrikatzeko ere. Irrintzia kulturaren parte dela eta herritarrek transmisioa ziurtatzeko ardura dutela uste du Amaia Garciak. Herriz herri irrintzi ikastaroak ematen ditu, eta Zumaian izango da abuztuaren 7an.

Bidea egiten ari da bide zaharra

Bidea egiten ari da bide zaharra

Kerman Garralda Zubimendi

Ignazio Loiolakoak, Santiago de Compostelara jo beharrean Manresatik [Herrialde Katalanak] igaro eta erromesaldia Jerusalemera egin zuenean, aurkako noranzkoan zihoala sentituko zuen askotan. Bostehun urteren buruan, Donejakue bidearen senide txikia da oraindik ere Ignaziotar Bidea, baina aldatzen ari da joera hori. "Bidea betidanik hor egon den arren, 2012an gorpuztu zen Inaziotar Bidearen ideia. Proiektu berria da oraindik, eta jendea orain hasi da ezagutzen", azaldu du Amaia Reta Zumarragako Udaleko turismo teknikariak.

Beldurraren albistegiak

Leire Narbaiza
Uda betean egon arren, oraindik ez dut telebistan ikusi urteroko aholku andana, minutuak betetzeko erabiltzen direnak. Baliteke Espainiako Gobernua osatzeko ahaleginek (edo ahalegin ezek) betelan horiek baztertu izana.

“Berezkoaz gain, sakrifizioa ere behar da musikan”

“Berezkoaz gain, sakrifizioa ere behar da musikan”

Unai Zubeldia

Aitaren esanak entzunda, "inoiz ez zahartzeko" aukeratu zuen musikari izatea Joxemari Oiartzabalek (Andoain, 1946). Hiru arrebak ondoan zituela, 5 urte betetzerako hasi zen solfeoa ikasten, eta berehala nabaritu zuen barrua mugitzen ziola musikak. Tronpetari helduta egin zuen bidearen zatirik handiena, eta tartean Lasarte-Orian akademia bat irekita, Donostiako Musika Kontserbatorioan jo zuen goia. Raimundo Sarriegi musikariaren pianorako partiturak gainerako instrumentuentzat moldatuta, andoaindarrak ekarpen handia egin dio Donostiako kantugintzari. 2010ean erretiroa hartuta ere, musikarik gabeko errealitaterik ez duela ulertzen aitortu du Oiartzabalek.

Jaiak denentzat jai izan daitezen

Jaiak denentzat jai izan daitezen

Eider Goenaga Lizaso

Asteburuan Antigua auzoan (Donostia) izaniko bortxaketa baten albistearekin eta hori salatzeko elkarretaratzearen irudiarekin hasi zen astea. "Urte osoan izaten dira erasoak, asteburuetan gehiago, eta herriko festen testuinguruan igotzen da nabarmenen kopurua", esan du Duñike Agirrezabalaga Donostiako Berdintasun zinegotziak.

Festa berdinzaleagoen alde, denak elkarrekin arraunean

Festa berdinzaleagoen alde, denak elkarrekin arraunean

E. Goenaga Lizaso

Sexu erasoen kontrako protokoloak ohikoak dira herrietako festetan; ez da hain ohikoa, ordea, herriko festen antolakuntza genero irizpideak kontuan hartuta egitea. Anoetako Udalak irizpide horiekin antolatu zituen iaz herriko festak, eta baita aurten ere. Berdintasun protokoloa osatua dute, eta horri erreparatuta antolatzen dituzte bai herriko jaiak, eta baita herrian antolatzen diren bestelako festa eta jarduerak ere. Protokoloaren edukiak badu pisua, baina, batez ere, protokoloa lantzeko moduan jartzen dute azpimarra Josune Eizmendik eta Saioa Tolosak, Anoetako Udaleko Parekidetasun zinegotziek; aurrekoa eta gaur egungoa, hurrenez hurren.

2017ra jo behar da prozesuaren abiapuntua topatzeko. "Jaien lanketan berdintasun irizpideak txertatu behar zirela erabaki genuen orduan", dio Eizmendik. "Gai sakona zela esan ziguten Foru Aldundiko Berdinbidean zerbitzuko aholkulariek, antropologia aldetik aztertu behar zela, genero ikuspegitik aztertu behar zela... aholkularitza beharko genuela".

Farapi Kooperatiba Elkartearekin egin zuten prozesua, eta, lehenik eta behin, behaketa bat egitea proposatu zieten. "Herri aktibazioa ezinbestekoa zela ere esan ziguten; herriko eragileak, udal langileak, brigadako langileak, tabernariak... aktibatu behar genituela". Eta lortu zuten herritarrak eta herri eragileak gerturatzea: herriko bi elkarteak, gaztetxea, ikastola, musika eskola, herriko talogileak, dantza taldea, txosna batzordea, Matraka emakume taldea... Talogile taldeko kidea da Saioa Tolosa; orain zinegotzia den arren, herriko eragile gisa parte hartu zuen prozesuan.

Ondo oroitzen du hasiera. "Antropologia mailako formakuntza bat eman ziguten, eta lanean jarri gintuzten berehala". Lehen ariketa izan zen 2017ko festetako behaketa egitea. "Betaurreko moreak jarrita eta argazki kamera eskuetan genuela ateratzea eskatu ziguten. Jende oso ezberdina geundenez, eta festetako ordutegi eta ekitaldi guztiak hartzen genituenez, bakoitzak konpromisoa hartzen zuen argazki bidez ikusten genuena islatzeko".

Aurretik hainbat gaitan kezka bazutela diote Tolosak eta Eizmendik (zaintza, sexu erasoak, kirol probetako sariak...), baina argazkietan ageriago gelditu ziren gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak. "Adibidez, oso esanguratsuak izan ziren suaren inguruko argazkiak. Gizonak agertzen ziren sua manipulatu behar zen jarduera orotan —suziriak botatzea, parrilako lana...—; eta emakumeak eltzeko suarekin lotutako lanetan —txokolate janean, adibidez—. Oholtza ere oso maskulinoa zela konturatu ginen". Oharkabean igarotzen diren irudi asko zeudela diote.

Diagnosia egin, indargune eta ahulguneak identifikatu, hobetu beharrekoak zerrendatu eta hurrengo urterako landu zuten berdintasun protokoloa. Hori lortu arte, urte guztia elkarrekin lanean eman zuten eragileek, eta hor kokatzen dute arrakastaren gakoa. "Oso aberasgarria izan zen prozesua bera, eta ia denek jarraitu genuen amaierara arte. Herri osoa ordezkatuta egon zela esan dezakegu. Eta elkarlan horrek eman dio baliorik handiena egin duten protokoloari, partaideek euren sentitzen dutelako protokoloan jasotzen dena; horrela errazagoa da aurrera egitea".

Garestia bada, ez da garagardoa

Danel Agirre

Gaizkileren bati segika striptease klub batean amaitzen duen pelikuletako poliziaren moduan, lan ordutan alkoholik ez edaten saiatzen naiz, nahiz eta, agente arloteak bezala, ez dudan lortzen beti. Nire kasuan, ahaleginak ez du zerikusirik uniforme eta erakundeei —barka, Gipuzkoako Hitza— zor zaien errespetuarekin: biziraupen ekonomiko kontua baino ez da. Bestela ere, barregarria da beharrerako nire erritmoa, eta lehenbiziko zurrutadarekin pulamentu eskas horrek ere arrastorik laga gabe ihes egin ohi du leihotik.

Iparra galdu gabe, iraganari keinuka

Iparra galdu gabe, iraganari keinuka

Unai Zubeldia

Donostiako Musika Hamabostaldiak 36ko gerra amaitu berritan ekin zion bideari, 1939an, hiriko ostalarien eta merkatarien kezkari erantzunez, eta, ondorioz, 80. urteurrena izango du aurten. Abuztuaren 1etik 31ra iraganari keinuka ariko da jaialdia. "Baina etorkizuna izango dugu gogoan", zehaztu zuen Patrick Alfaya zuzendariak ekainean, aurkezpen ekitaldian. Aurten, 90 proposamen baino gehiago eskainiko ditu Musika Hamabostaldiak.