Edurne Mendizabal: “Guraso izateak poz handia dakar; sarri, iluntasunak ere bai”

Edurne Mendizabal: “Guraso izateak poz handia dakar; sarri, iluntasunak ere bai”

Eider Goenaga Lizaso

Plax! sexu eta bikote aholkularitza zerbitzuan ari da lanean Edurne Mendizabal sexologoa (Hernani, 1972). Urteak daramatza Arremanitz kooperatiban sexu hezkuntzako proiektu integralak egiten; baina badira urte batzuk sexologia zerbitzu publiko eta doakoen beharra ikusten zutela. Azpeitian eta Hernanin ari dira horretan 2014tik, bi udaletako parekidetasun sailek sustatuta —Arremanitzek garatzen ditu Plax! zerbitzuak—. Banako zein taldeekin egiten dute lan, eta taldeko tailer batekin dabiltza orain bi herrietan: Erditzearen eta seme-alaben ondorengo sexualitatea, elkarbizitza eta erotika.

Egitaraua

Bi eguneko egitarau oparoa prestatu dute Hondarribian, aurtengo hirugarren Amua jaialdirako: Gaur 17:00. Aurkezpena, Itsas Etxea auditoriumean. 17:15. Film laburren proiekzioa; lehen emanaldia: Kimuak eta Ebrocorto, Itsas Etxea auditoriumean. 19:00. Film laburren proiekzioa; bigarren emanaldia: Zinegoak, Itsas Etxea auditoriumean. 20:00. El séptimo vicio, Radio 3 irratiaren zuzeneko emanaldia. Tulsa taldearen emanaldi akustikoa ere izango da, Itsas Etxea auditoriumean. 23:00. Shakin’...

Musikaren kolore guztiekin

Musikaren kolore guztiekin

Unai Zubeldia

Publiko gisa bila ibilita ere aurkitu ezinik zebilen formatua sortzea erabaki zuen iaz Ernesto Toledo Hondarribiko Amua zinema eta musika festibalaren arduradunak. "Ez nuen antolatu nahi kontzertu soil bat; musikaren inguruan hamaika jarduera sortzea zen erronka". Toledok argi zeukan egitura horretan musikak egingo zuela zubi lana. "Eta garrantzi berezia eman nahi nion arlo didaktikoari ere". Besteak beste, Joseina Etxeberria Euskadi Irratiko esatariak zuzeneko irrati saio bat eskaini zuen iazko azaroan, Amua festibalaren lehen aldian. "Eta irratia barrutik nolakoa den azaldu zigun".

Bizepsarekin ez dut nahiko

Danel Agirre

Berriemaile —patetiko samar— gisa eman ditudan orain arteko bi hamarkadek highlight bakarra laga dute, baina munta handikoa: izan ere, Michael Jackson hil, eta nik kontatu nion Xabier Saldiasi. 2009ko ekainaren 26 gaueko ordu bata aldera, kuadrillakoak sanpelaioetako txupinazo ondorengo kalejiran Joshe Marira iritsi eta gutxira, telebistak ohiko programazioa eten zuen Los Angelesetik zetorren abisua pasatzeko. Zurbil geratu ginen, Poparen Erregeak Bad diskoa atera zueneko azal tonalitatearekin, hain zuzen ere; edo hor nonbait. Kanpoaldean, Musika plaza zentrifugatzen ari zen Egan, eta, ordu txikitan soilik eskuratu ohi den buru-argitasunarekin, premiazkotzat jo nuen bizirik geratzen zen abeslari handienetakoa jakinaren gainean ipintzea. Ez zen une aldrebes samar bat probokatzearen irrika izan, are gutxiago eszenak Hitzarako eman zezakeela pentsatu nuenik (zutabe bat izatea ameskeriatzat nuen hartan, ez zizkioten, orain bezala, edonori ematen). Funtsean, komunitatearekiko ardurak mugitu ninduen, ez beste ezerk.

Beste herrialde baterako atea

Beste herrialde baterako atea

Beñat Alberdi

Bagenekien Senegal bisitatzeak jendea erakarriko zuela", nabarmendu du Eli Dominguez Bergarako Ndank Ndank elkarteko kideak. Afrikako herrialde hori ezagutu ahal izateko ate bat zabaldu zuen elkarteak, eta Debagoieneko 31 herritarrek baliatu dute aukera hori; 12 urteko gazteak ere bazeuden tartean. Beste mundu bat bertatik bertara ezagutzea zen bidaiaren helburu nagusia, baina garrantzitsua izan da elkarteak isilean eta bidaia antolatzeko egin duen lana ere.

Argazkia osatu aurreko argazkiak

Argazkia osatu aurreko argazkiak

Unai Zubeldia

"Oso garrantzitsua da zero unearen analisia egitea; errepikaezina da momentu hau". Maider Usabiaga Zubieta Lantzen elkarteko kideak behin eta berriz azpimarratu du esan hori. "Zubietako erraustegia martxan jarri aurretik, ikusi genuen beharrezkoa zela lurreko metal astunen jarraipena egitea". Eta Hernaniko Zero Zabor taldeak gonbidatuta Herbehereetako ToxicoWatch fundazioko kideek eman zuten hitzaldi bat baliatu zuten haiekin harremanetan jartzeko. "Ez metal astunen kontrola bakarrik, dioxinaren, furanoaren eta beste hainbat elementuren jarraipena egitea ere komenigarria zela azaldu ziguten".

Motzean

Berriz jaioko bazina? Zer pasatzen den ikustea izango litzateke politena. Arraunlaria ez bazina? Kirolaria ez banintz, rock talde bateko bateria jotzailea izango nintzateke eta munduan zehar ibiliko nintzateke taldearekin. Bizitzeko leku bat? Pasai Donibane. Oporretan joatekoa? Bakarrik joateko, Zeelanda Berria edo Australia. Familian joateko, gauza berriak ikus ditzakegun edozein hiri. Sukaldeko espezialitatea? Trufa tarta. Jateko gustukoena? Labean edo parrilan egindako...

Elkarlana, blokeoa apurtzeko

Elkarlana, blokeoa apurtzeko

Eider Goenaga Lizaso

Debako herrigunetik bost kilometrora dago Itziar. Ez da bide luzea, baina distantzia emozionala handiagoa dela diote Gilen Garcia Debako alkateak (EH Bildu) eta Arantza Egaña Itziarko auzo alkateak. "Distantzia hor dago, baina, hori baino gehiago, Debak eta Itziarrek nortasun ezberdinak dituztela esango nuke; landa eremua da bat, eta kostako herria bestea. Bestalde, Itziarrek Urola bailararekin egiten du muga, eta badago hara joateko joera", dio Egañak. Administratiboki, Itziarrek tokiko administrazio txikia (auzo udala deitzen diote) dauka 2015etik, eta desanexiorako bidea itxita, deszentralizazio hori txukun gauzatzea da orain haien helburua.