Beste lau kasu

Deban Itziar bezala, Gipuzkoako beste hainbat herritan ere badira udalerrietatik bereizi nahi duten edo nahi izan duten auzoen adibideak. Igeldo 2013an desanexioari buruzko galdeketa egin ostean, Igeldo herri bihurtu eta Donostiatik bereizteko dekretua onartu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Baina Donostiako Udalak salaketa aurkeztu zuen, eta, 2016an, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zuen dekretu hura, argudiatuz udalerri bat sortzeko...

“Inorentzat ez da ona greba”

“Inorentzat ez da ona greba”

Unai Zubeldia

Egoera onean" dago arte grafikoen sektorea. Eta langileek horregatik eskatzen dute "lan hitzarmen duin eta justu bat", Arantxa Jauregi sektoreko langilearen esanetan. Aurreko lan hitzarmenaren epealdia amaitzear zegoenez, sindikatuek eta Adegi patronalak urte hasieran ekin zioten ituna berritzeko prozesuari, baina, bederatzi hilabete geroago, ez aurrera ez atzera dago egoera. LAB, ELA eta UGT sindikatuek deituta, ekainerako egin zituzten lehen greba deialdiak; zortzi greba egun eginak dituzte jada, eta, konponbiderik ezean, beste bost egitekoak dira azaroaren 4tik 8ra.

Proiektua moldatzeko garaia

Proiektua moldatzeko garaia

Imanol Garcia Landa
Birmoldaketa izan du Gipuzkoa Ogi Berri emakumezkoen txirrindulari taldeak. Datorren denboraldian ez du izango errepideko talderik, eta pistan bakarrik jarraituko du. Orain zazpi urte ekin zioten proiektuari.

Musika eta letrak, transmisiorako tresna

Musika eta letrak, transmisiorako tresna

Beñat Alberdi

Orreagako guduaren berri emateko, Xabier Iratzederrek jarri zituen hitzak, eta Benito Lertxundik musika; Gabriel Arestik idatzi zituen oinaztarrei eta ganboarrei buruzko poesiak, eta Oskorrik gehitu zien musika; Esteban Urkiaga Basaraz Lauaxeta-ren hitzei musika jarri zien Eñaut Elorrietak... Hainbat kantuk lortu dute euren txokoa euskal imajinarioan. Orain, ordea, beste begirada bat gehitu nahi dute Gotzon Barandiaran idazleak eta Rafa Rueda musikariak, Hitzen ahairea ikastaroarekin: nork, noiz eta zergatik idatzi zituen hitz horiek? Eta nork, noiz eta zergatik jarri die musika? Euskal Herriko historiaren eta kantagintzaren errepasoa egingo dute bi artistek, eurek egin nahi duten transmisio lana bermatu dadin, gehienbat. Atzo eskaini zuten lehen saioa, Bergarako Errotalde jauregian, Jardun euskara elkarteak eta udalak antolatuta, eta beste bi egingo dituzte azaroaren 7an eta 28an.

Egitaraua

Egun osoko festa izango dute etzi Zaldibian, 25. Ardiki Egunean. 10:30. Ardiki Egunaren hasiera. Goizeresia txistulari, trikitilari, albokari eta dultzaineroekin, ganadu erakusketa, artisautza erakustaldiak, artisautza produktuak… 11:00. Zaldibiako 25. Mondeju Lehiaketa eta Aralarko Gaztaren 23. Lehiaketa. Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertso kantuan direla, mondejuak dastatu ahal izango dira plazan. 12:00. Asta-zerra erakustaldia. Arpanarekin eta trontza portugaldarrarekin enborrak zerratuko dituzte....

Mondeju zuria izarra, ardikia goresteko jaian

Mondeju zuria izarra, ardikia goresteko jaian

Iñaki Gurrutxaga

Zaldibiak bere-berea du mondejua, eta urtetako ohitura da urri hasieran ospatzen diren festetan herritarren eta bisitarien artean mondeju pintxoak banatzea. Aralarpeko herri txiki batzuetan soilik egiten den hestebetea da mondeju zuria, eta ekoizpen eremu murritza izateak eta handik kanpo ez ezagutzeak eragiten zuen iraupen berme eskasa aintzat hartuta erabaki zuen Zaldibiako lagun talde batek, orain 25 urte, Ardiki Eguna antolatzen hastea. Aralarko artzaintza eta bertatik eratorritako produktuak goratzeko eguna da Ardiki Eguna, eta baita arbasoen bizimodua plazaratzekoa ere. Etzi ospatuko dute.

Aniztasunaren neurrira josten

Aniztasunaren neurrira josten

Ikerne Zarate
E hunka puntada eta askotariko begiradak jantzi bakarra osatzeko. Hori da Emausen Nongoa naiz? Del mundo proiektuak duen helburua; elkarren ondoan bizi diren pertsonak, bizilagunak, ezkaratzean edo espaloietan gurutzatzen direnak, baina elkarren berri ez dutenak, harremanetan jartzea.

Irakurtzeko joerak aldatzeko

Irakurtzeko joerak aldatzeko

Imanol Saiz
Euskararekin zerikusi zuzena daukan beste ikerketa bat egiten ari dira Irunen, Jose Antonio Loidi bekari esker: herritarrek irakurtzeko dituzten hizkuntza ohiturak aztertu nahi dituzte Unai Oiartzun (Irun, 1992) eta Maialen Oiartzun (Irun, 1995) anai-arrebek.

Etxera bidean jartzeko gomendioa

Leire Narbaiza
Aste honetako artikuluaren gaia pentsatuta neukan, baina ia azken momentuan aldatzea erabaki nuen. Lehenengo gaia denon ahotan dabilen horietako bat zen, baina interes handikoa, jakina, betiko moduan (jarri zuek emotikonoa).