Hondarrak elikagai bilakatzeko bide bila

Hondarrak elikagai bilakatzeko bide bila

Beñat Alberdi

Janaria prestatzeak berekin dakar saihestu ezinezko hondakin sorrera bat. Patata tortilla egiteko, papatei azala eta arrautzei oskola kendu behar zaie. Beste kontu bat da azal horiek organikoen ontzira bota ordez, beste aukerarik badagoen. Testuinguru horretan kokatu du bere burua Arrasateko Ausolan enpresak. Otorduak eskaintzen ditu, eta janari hondarrak sortzen ditu ondorioz. Hondakinei beste erabilera bat eman nahian lanean ari direla azaldu du Amaia Agirrek, Ausolaneko ikerketa eta garapen arloko koordinatzaileak.

Zartagin arteko elkartasuna

Zartagin arteko elkartasuna

Beñat Alberdi

Komunikabideetan apaldu egin dira errefuxiatuen kanpalekuetako irudiak. Egungo egoera ezin da alderatu, behintzat, errefuxiatuen "uholdea" bizi zen garaiarekin. Iheslarien egoera ez da apaldu, ordea; ez apaldu, ez eta hobetu ere. Egoera horren jakitun, Zaporeak elkartearekin harremanetan jarri ziren Maria eta Nuria Agirre Aretxabaletako ahizpak. Proiektua gauzatuta, astebete igaro berri dute Grezian, Lesbos uharteko errefuxiatuen kanpalekurako janaria prestatzen.

Ohitura zaharrak, beti berri

Ohitura zaharrak, beti berri

Udane Arbeo

Dagoeneko asko erabiltzen ez diren objektu ugari daude Euskal Herrian. Tradizioan indar handia izan bazuten ere, ahanzturan gelditu dira gehienak, ia ezerezean. Urteetan artisauek, baserritarrek nahiz arrantzaleek euren kabuz ekoitzi zituzten objektuak dira; oso landuta eta perfekzionatuta zeuden. Mendez mende galtzen joan dira, jendearen oroitzapenetatik ihes egiten. Horietako batzuk berreskuratu eta garai bateko ohiturak berritzeko asmoz, Bitamine Faktoriak Hau lehiaketa jarri zuen martxan duela hiru urte, Euskal Herriko objektu tradizionalen diseinua oinarri hartuta.

Egitaraua

10:45. Diana herriko kaleetan: Txorimaloak taldea, Errenteria Musikaleko trikitilariak, Errenteriako gaiteroak, Escola de Gaitas Triskele, Oiartzualdeko txistulariak, Zubietako joaldunak eta Hendaiako mutxikoak. 10:45. Bolo jokoen sari handia, Niessen elkarteak antolatuta. 11:00. Hamaiketakoa, Koldo Mitxelena plazan. 12:00. Kalejira, kalez kale. 13:00. Aiko taldea, Zumardian. 14:30. Bazkaria, Merkatuzarren. 18:00. Erromeria, Zumardian: txalapartariak, musikariak, eta Patxi eta konpainia.

Alpargatak urratu arte

Alpargatak urratu arte

Ikerne Zarate
Herria dantzan jarriko dute beste behin ere. Errenteriako Ereintza dantza taldeko kideek helburu horrekin sortu zuten Erromeria Eguna, 1998an; plaza dantzak berreskuratzea zen erronka, erromeria giroan, herriaren bihotzean.

Bisigua, Orioko betiko erara

Bisigua, Orioko betiko erara

Nerea Uranga

Parrila kalera atera eta bisigua erretzen Orion izan ziren aurrenak, 1957an, Joxe Mari bodegoian. Hala diote herriko erretegietan urteetan parrilan jardun dutenek. Garai batean Orion "bisigua eta bisigua" beste arrainik ez zuten erretzen erretegietako parriletan, Luis Mari Uranga (Orio, 1957) Xixario erretegiko jabeak dioenez. "Lehen, hiru plater besterik ez genituen izaten gure etxean: tomate eta letxuga entsalada, bisigua eta txuleta. Gaur egun, ordea, denetik eskaintzen dugu, eta parrilan egindako bisiguaz gain, beste hainbat arrain ere erretzen dugu: legatza, erreboiloa, itsas-kabra, antxoak... Dena den, oraindik bisigua da nagusi Orion; alegia, bisigua erretzen dugu hamarretik zortzitan".

Historiaurrea ituaren erdian

Historiaurrea ituaren erdian

Kerman Garralda Zubimendi
Historiaurreko gizakia ez zen ergela, oso abila baizik", azaldu du Jesus Tapiak, Aranzadi zientzia elkarteko Historiaurreko Saileko arkeologoak. Haiek ezarri zituzten, esaterako, arkuak eta bultzagailuak egiteko oinarriak, eta ohitura horiei eutsi egin zaie milaka urte igarota ere.

Ez dakit tipo honekin zer egin

Danel Agirre

Euskal Herriari buruzko libururik toxikoenetakoa da: Basko nola bilakatu. Nazio exotiko baten asmakizuna izena du, eta 2015ean argitaratu zen Berlinen. Getxoko ikastolan bizi izandako esperientzia pertsonaletik abiatu, eta batere argudiatu gabeko tesi unibertsala atondu zuen Ibon Zubiaur idazleak, ehun orrialde ez den saiakeran. Gurean nonahi antzeman omen daitekeen Sabino Aranaren pentsamoldearen eragina uxatu ezinik, egoista, xenofobo eta ezjakin moduan ageri gara bertan. Euskarari dagokionez, trakets modernizatu ondoren erakundeek inposatu eta kalean inork hitz egin nahi ez duen hizkuntza gogaikarri bezala aurkezten da. Material original askoa, bistan denez.