Erakusleiho den herriko platoa

Erakusleiho den herriko platoa

Ane Ubegun Goikoetxea

AEBek bizkarra eman diote, eta Donostian beso zabalik hartu dute. AEBetan, hamaika oztoporekin egin du talka, eta, Donostian, beharrezko guztia jarri diote eskura. AEBetan, sexu abusuak egin izana leporatu diote, eta, Donostian, Kontxako hondartzaren zati bat itxiko dute hainbat eszena graba ditzan. Woody Allen 83 urteko estatubatuarrak WAS2019 komedia lana grabatuko du Donostian, uztailaren 10etik abuztuaren 23ra. Kontxako hondartza plato bilakatuko da, hondartzako goi denboraldian, Donostia turistaz lepo egoten den eta donostiarrek hondartzan toalla jartzeko senperrenak egin behar dituzten sasoi betean. Kontxako hondartza plato, eta hainbat herritarrek, planto.

Filmak Gipuzkoan

XX. mende hasieratik grabatu izan dira film luze nahiz laburrak Gipuzkoako hainbat txokotan. Hona hemen horietako batzuk: Luna de verano (1959). Pedro Lazagak zuzendatutako komedia. Donostiako hainbat txoko agertzen dira; besteak beste, Igeldo eta Miramar jauregia. 27 horas (1986). Montxo Armendariz izan zen zuzendaria. Donostian grabatu zuten, eta Antonio Banderas eta Maribel Verdu dira aktoreetako batzuk. Maité (1994). Kuban grabatzeaz...

Hausnarketarako transmisioa

Hausnarketarako transmisioa

Imanol Saiz
Azken hamarkadan, Oiartzungo Kattin Ttiki elkarteak pauso garrantzitsuak eman ditu herriko memoria historikoa berreskuratzeko. 36ko gerraz geroztik herrian gertatutakoa argitara ateratzeko ezinbestekoa izan da taldeko kideen lana.

Motzean

Txisturako obra bat? IÑAKI LETAMENDIA: Txoriak edo Athleticen ereserkia. ION GARMENDIA: Artzain kantak. Txistulari bat? Biak: Garikoitz Mendizabal, erreferente gisa eta lagun bezala. Txistua jotzeko plaza bat? I. L.: Gazteluko plaza. I. G.: Iruñeko Curia kalea. Festa bat? I. L.: Tolosako inauteriak. I. G.: Ibarrako sanbartolomeak. Zer nahiago duzue, Iruñeko giroa edo Tolosakoa? Biak: Iruñekoa. Gehiago gozatzen dugu han, eta...

Txistua, eguneroko zapi gorria

Txistua, eguneroko zapi gorria

Josu Artutxa Dorronsoro

Duela hirurehun urte ere joaten zirela diote batzuek, baina, dokumentuetan jasota dagoenaren arabera, Tolosako Udal Txistulari Bandako kideak ofizialki 1913an joan ziren lehen aldiz Iruñeko sanferminetara. Iruñeko Udalak kontratatutako musika talderik zaharrenetakoa da, beraz, Tolosakoa. "Giroagatik, oso berezia da sanferminetara joatea. Baina bertako txistulariekin hainbat urtez izan dugun harremanagatik da batez ere berezia", azaldu dute Iñaki Letamendia eta Ion Garmendia Tolosako Udal Txistulari Bandako kideek. Iruñeko txistulariak, berriz, Tolosara etortzen dira San Joan egunean, truke modura. Urteen poderioz, txistua jotzetik haragoko harreman bat sortu da bi aldeen artean. "Elkarrekin egoten gara urtean zehar Iruñera joaten garenean".

Apustuaren bi aldeetan

Apustuaren bi aldeetan

Kerman Garralda Zubimendi

Mendi tontorrera igota, handik norbere etxea bilatzea izaten da ohituretako bat. Aritz Egeak, ordea, bihar ez du denbora askorik izango Txindokiko ikuspegiez gozatzeko. Ordiziako Olano taberna begitan hartuta, ziztu bizian jaitsi beharko du etorritako bide beretik, Emaneurre taldeko kideek botatako erronkari erantzun nahi badio, behintzat. Iñaki Maiora txirrindulari ohiak duela 41 urte Ordiziatik Txindokirainoko joan-etorria egiteko behar izan zituen 86 minutu eta 28 segundoak hobetzen saiatuko da bihar Urretxuko korrikalaria.

Egitaraua

Gaur 19:30. Ereintza dantza taldearen Gu Agustina, Frontoi Txikin. 20:00. Manez eta Kobreak, kalez kale. 22:00. Javier Arandaren Vida, Villa Manuelako frontoian. 22:30. The Black Blues Brothers taldearen akrobaziak, Munoa plazan. 23:30. De Vacasen Tour Vacanal 2019, Frontoi Txikin. Bihar 18:30. Los Moñekosen We-ding!, Munoa plazan. 19:00. Malas Conpañias zirku taldearen Prozak, Frontoi Txikin. 20:00. Cie Dé-Chaînée-ren Tout ira bien,...

Kaleko ikuskizunen erakusleiho izango da Kalerki jaialdia

Kaleko ikuskizunen erakusleiho izango da Kalerki jaialdia

Unai Zubeldia

"Gero eta zailagoa da kale antzerkia topatzea". Eta, Olatz Azkue Zarauzko Udaleko kultur dinamizatzailearen hitzetan, horregatik da hain garrantzitsua gainerako diziplinei ere lekua egitea. "Zirkuaren alorrean askoz zabalagoa da eskaintza, eta, aurten, horregatik erabaki dugu antzerkiarekin batera dantza, musika eta akrobazia ere sartzea". Antzerki jaialdi soil bat baino "askoz gehiago" delako Kalerki Zarauzko kaleko antzerki jaialdia. "Kaleko ikuskizun jaialdi bat dela esaten dut nik beti", zehaztu du Azkuek. Atzo eskaini zituzten lehen lau emanaldiak, eta etzi amaituko da jaialdia, urtero zezen puzgarriekin egiten duten entzierroarekin —18:30ean hasiko da, udaletxe aurrean—. "Jendeak asko estimatzen du ekitaldi hori", zehaztu du udaleko kultur teknikariak.