Etiketarik gabeko melodietan

Etiketarik gabeko melodietan

Irati Saizar Artola
Villabona-Amasako Santio jaietan hasi zen guztia, 2016an. Jon Urbizu saxofoi jotzaileak denbora bat bazeraman musika talde berri bat sortu nahian, eta parrandan tupust egin zuen Antton Telleria bateria jotzailearekin.

Motzean

Musikaririk gogokoena? JON URBIZU: Perico Sambeat saxofoi jotzailea. ANTTON TELLERIA: Borja Barrueta, bateria jotzailea. Musika talde bat? J. U.: Berri Txarrak. A. T.: Morphine. Baina bihar galdetuz gero, beste bat esango nuke. Jotzeko plaza bat? A. T.: Tolosako Plaza Berria. J. U.: Leku bera esango nuke. Ametsetako agertoki bat? Biak: Erronka polita litzateke Madril edo Bartzelonakoren bat. Publikorik goxoena? Biak:...

Errezetak, parkeak eta natura

Leire Narbaiza

Pasa den astean BERRIAn Maialen Unanueren erreportaje bat irakurri nuen, Natura, sendagai izenekoa. Bertan azaltzen zuen kazetariak Eskozian medikuak natura errezetatzen hasita zeudela. Konturatuz gero gaixoa ez dagoela oso animatuta, edo depresio arina duela, egunero denbora bat naturan pasatzeko aholkatzen duen liburuxka bat ematen diotela. Liburuxka horretan azaltzen da zer egin lezakeen gaixoak kanpoko paraje horretan hobetzeko.

Trenbidearen araberako hirira

Trenbidearen araberako hirira

Julen Aperribai
Irungo Hiria Gara proiektua martxan jarri zen legealdi moduan gogoratuko dugu pasa berri dena". Maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeen osteko agerraldian, legealdia errepikatuko duen ziurtasunarekin aritu zen hizketan Irungo jarduneko alkate Jose Antonio Santano, Hiria Gara udal gobernuaren proiektu nagusiaren inguruan.

Hiri eredua jokoan

Hiri eredua jokoan

Julen Aperribai
Irunen, datozen hamarkadetako bilakaera baldintzatuko du Hiria Gara proiektuak. Hala baieztatu du udalak berak, eta bat dator Iker Eizagirre Hiritik At kooperatibako kidea.

Feminista eta antirrazista

Feminista eta antirrazista

Jon Miranda
Euren esperientziak oinarri hartuta, "sistema heteropatriarkal, kapitalista eta arrazistak" egunerokoan eragiten dizkien zapalkuntzez hitz egin dute Divina elkarte sortu berrian biltzen diren emakume migratzaile eta arrazializatuek.

Villabona-Amasako emakumeen lehen topaketa, bihar

Lurgatz talde feminista duela urtebete sortu zen, Villabona-Amasan. Bihar, topaketak egingo dituzte herriko emakumeek elkar ezagut dezaten. Gisa askotako emakumeek osatzen dute herriko mugimendu feminista, eta orain arte zailtasunak izan dituzte bestelako jatorrietako emakumeak taldera biltzeko. Horretarako da biharko eguna. 12:00etan, tailerrak egingo dituzte, Errebote plazan, eta, 14:00etan, hainbat jatorrritako jakiak dastatuko dituzte, Berdura plazan.

Herri oso bat izate bakarrean

Herri oso bat izate bakarrean

Kerman Garralda Zubimendi
E kintza gutxik islatzen dute batasun irudia besarkada batek baino hobeto. Hurrengo ostegunean, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean, indar hori baliatuko dute Ordizia Kolore elkarteak eta Dar-dar gizarte ekimeneko kooperatibak, errefuxiatuei babesa adierazi eta mezu solidario bat zabaltzeko.

Mikel Alberdi: “Zumalakarregiren irudikapen abertzalea Xahok sortu zuen”

Mikel Alberdi: “Zumalakarregiren irudikapen abertzalea Xahok sortu zuen”

Julen Aperribai

Ideologikoki "antipodetan" egon arren, "karlistekin bat egin izanagatik" da hain berezia Agosti Xaho idazle, politikari eta hizkuntzalari zuberotarraren ekarpena, Mikel Alberdi (Irun, 1962) Zumalakarregi museoko dokumentazio zentroko arduradunaren arabera. Xahok karlistaldiaz publikatutako lanak Escritos sobre la primera guerra carlista liburuan jaso ditu museoak, Nevadako Unibertsitatearekin (AEB) elkarlanean. Alberdik berak, Xabier Irujo historialariak eta Patri Urkizu idazleak solasaldia egingo dute gaur, 19:00etan, Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan.