Aitziber Arzallus
Modan daude baratze parkeak. Sei urte dira Kutxa Ekoguneak Baratze Parke Sarea egitasmoa martxan jarri zuela. Hernani, Lezo, Usurbil, Tolosa eta Alegia izan ziren egitasmo horretara batu ziren lehen udalerriak.

Aitziber Arzallus
Modan daude baratze parkeak. Sei urte dira Kutxa Ekoguneak Baratze Parke Sarea egitasmoa martxan jarri zuela. Hernani, Lezo, Usurbil, Tolosa eta Alegia izan ziren egitasmo horretara batu ziren lehen udalerriak.
Asier Perez-Karkamo
Lanbidez, ur gezatan ibiltzen da: igeriketa irakaslea da Hondarribiko Hondartza udal kiroldegian. Baina itsasoko gazitasuna maite du gehiago Beñat Olazabal hondarribiarrak. Urpeko arrantzalea da afizioz, tutua ahoan eta urpeko fusila eskuan ibiltzen diren horietakoa. Lanak ez dio uzten nahi bestetan itsasora ateratzen, "urtean 150 egunetan-edo bakarrik", baina bi mila urperatze inguru egin ditu dagoeneko. Arrantzarako janzten du neoprenoa, baina naturaz gozatzeko ere bai; gozatzeko batez ere. Egona baita arrain artean liluratuta, fusilarekin tirorik egiteko batere asmorik gabe.
Jare Kuartela egunarekin, Oñatiko herriko plaza aldarrikapen leku bihurtuko dute bihar. Egun osorako egitaraua prestatu dute: 12:00. Ardo dastaketa. Herriko ardogileen produktuak eskainiko dituzte: Markiegi, Belaskua, Gereta eta Murgialdai. 13:30. Argazki erraldoia. Ondoren. Herri sukaldea. Okela, txanpinoiak, paella eta albondigak egongo dira aukeran. 16:00. Jolasak. 19:00. Kale animazioa. 21:00. Festa gaztetxean: Gorpuzkingz, Arrano Pertxa eta Herriko DJ partya.
Beñat Alberdi
2011ko ekainetik, Oñatin ohikoa bihurtu da Guardia Zibilak herriko kuartela uztea aldarrikatzeko festa antolatzea. 2014an, esaterako, lipdub edo dantzaldi koordinatua egin zuten kuartelaren aurrean, eta, 2016an, guardia zibilen panpina bat estratosferara bidali zuten. Lehen urte horietan festa edo umorea hartu zituzten oinarri aldarrikapena hedatzeko. Aurten, ordea, beste pauso bat ematea erabaki dute. Fan Hemendik eguna ospatu izan dute orain arte, eta Jare Kuartela herri ekinaldiak hartuko dio lekukoa bihar. Egunak daramatzate jada kuartela husteko eta uzteko eskatzeko sinadurak batzen. Festaren osteko dinamika ere ez da izango orain arte bezalakoa.
Danel Agirre
Ekialdeko Alemaniako landa parajeek ezinbestean dakarte gogora Espainia hutsa deitu dioten hori. Herriak handiegi geratu zaizkie bertan geratzen diren bizilagun urriei, urtebetean ehun kilo galdu ondoren ispilura begiratu eta sabeleko eta izterretako azal xerrak zintzilik ikusten dituenaren moduan. Imajinario kolektiboan, tristuraren epitomea dira bazterrok: zaharkituak, antzuak, mutuak, kondenatuak. Nahi gabe ere, abailduta lagatzen dute bisitaria. Gizateriak ezinbestekoa duen txikiagotze prozesuaren aitzindari gisan ere ikus genitzake, ordea —karikatura baldarrean erorita—, aipatu eskualde fantasmak. Planifikatzaile demografiko bihozgabearen arrazoiketa erabiliz beti, eta desagertu ez, bertan bizi ziren gehienak lehendik ere gainezka ziren hirietara mugitu direlako xehetasuna ahaztuz gero.
Ikerne Zarate
Kazetaritza ikasketak egin zituen Ainhoa Palomok (Oiartzun, 1974), baina irakaslea da lanbidez, Pasaia Lezo Lizeoan, Lehen Hezkuntzan, eta afizioz, berriz, ikerlaria. Ikerlari sena horrek eraman zuen duela bost urte erraketisten inguruko hari muturrari heldu eta tiraka hastera.
Karmele Uribesalgo Alzola
Pentsatu izan dut mundu honetan ez zegoela lekurik niretzako". Sarah Spatzek (Sao Paulo, Brasil, 1977) behin baino gehiagotan izan du sentsazio hori. Gizonezkoen genitalekin jaio zen, baina ez da hala sentitzen.
K. Uribesalgo Alzola
Euskal Herriko gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkartea da Gehitu, eta bi helburu nagusi ditu: kolektibo horrentzat sozializazio gunea izatea, eta gizartearen sentsibilizazioan eta pedagogian eragitea.
Aitziber Arzallus
Egutegiak dio bi aste barru iritsiko dela uda, eta kostaldeko herrietan ari dira urtaro berrirako egokitzapena egiten. Barrualdeko herrietatik hondartza gosez doan jende oldea hartzeko prest dituzte zerbitzu eta azpiegitura gehienak, eta zenbait herritan piztu dituzte TAO makinak ere (Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendua). Zarautz eta Orio izan dira horretan aurrenak, eta datozen egunetan gauza bera egingo dute beste guztiek, Gipuzkoako kostaldean ez baita herririk udako sistema hori ez duenik. Zumaia izan zen ezartzen azkena, duela bi urte, eta Oier Korta jarduneko alkateak "oso balorazio positiboa" egin du: "Herria ordenatuago ikusten da, eta nabarmen jaitsi da atzera eta aurrera bueltaka ibiltzen den auto kopurua. Definituta daude TAO guneak, eta egoiliarren guneak ere bai; aurrerapauso handia eta garrantzitsua izan da mugikortasunaren ikuspegitik".
Unai Zubeldia
Ingurumenaren Nazioarteko Eguna izan zen herenegun, eta hamar egun lehenago alarma sortu zen Hernanin; alarma lehenengo, eta zalantza gero. Eusko Jaurlaritzak airearen kalitatea kontrolatzeko osasun etxean jarrita daukan estazioak 1.339 mikrogramo sufre dioxido neurtu zituen une batean, eta lau orduz ohiko zifretatik oso goitik ibili ziren balioak. Eguzki talde ekologistak Hernaniko Udalari abisu eman ondoren, Jaurlaritzak biharamunean jakinarazi zuen ez zela izan isuri kimikorik, matxura batek eragin zuela gorabehera guztia; neurketak ez zirela errealak.
We are using cookies to give you the best experience on our website.
You can find out more about which cookies we are using or switch them off in .
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.